IPARRALDE

Miarritze
Miarritze

Baiona dugu Lapurdiko hiriburua. Arrantza eta merkatal portu garrantzitsua da. 1808an Espainiako Fernando VII.ak eta Karlos IV.ak Baionan egin zioten uko Espainiako koroari Napoleonen fagoretan eta gero handiki biltzar batek, Napoleonen aginduz nolanahika bildutako espainiar eta latinamerikar sail batek osatua, Jose Bonaparte Espainiako errege izendatu eta Baionako Konstituzioa delakoa prestatu zuen, sekula indarrean sartu ez bazen ere.

Leku interesgarriak

Baionara ezkero nahitaez ikusi beharreko monumentuen artean daude, lehenik, Andre Mari katedrala eta bere klaustroa, biak ere Iparraldeko gotiko estiloaren harribitxitzat joak. Ikusgarriak dira baita ere Gaztelu Zaharra eta Gaztelu Berria, Saint Etienneko eliza zaharra eta Saint Spriteko eliza gotikoa. Ikusi bat merezi du segurik duela gutxi berriztatu den Euskal Museoa, Bourgneuf auzoan, eta Aturri ibaiaren ertzak, dela ertzez ertz oinez ibiltzeko edo dela ibaian zehar ontzian txangoak egiteko.

Inguruko Ibilbideak

Miarritze da Iparraldeko hiri kosmopolitena. Baditu bi hondartza, bata handia eta bestea txikiagoa, eta portu bat. Portuan aurkitzen dira Ama Birjinaren edo Andre Dena Mariaren harkaitza eta itsasargia. Miarritzeko beste altxor bisitagarri batzuk dira San Martin eta Santa Eugenia elizak, Luis XVIII. tankerako Hotel du Palais delakoa, eta bi kasino: herrikoa eta Bellevue kasinoa.

Donibane Lohitzune oraindik ere arrantza portua izan arren galduxea du behialako indarra eta gaur egun bere badiak eta inguruko hondartzek erakartzen duten turismotik ateratzen du bizimodua. Txango bikainak egin daitezke Donibanen, esaterako badiaren ertzez ertz ibili Arxiloako gurutzetik porturaino, gero Errobi ibaia zeharkatu eta Ziburura --euskal estiloko etxe eta karrika zaharrez oratutako herri xarmantera-- iritsi. Monumentuen artean aipatzekoak ditu San Joan Bautistaren eliza, etxe zenbait nola Lohobiaga Enea, Luis XIV., Haraneder edo infantaren etxea. Horietara guztietara ordu jakinetan sar daiteke. Errepublika karrikan ohargarriak dira Ezkerrenea eta Goitiena etxeak.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

LE GRAND HOTEL BEST WESTERN ***
21, Rue Thiers.
Bayona
+3359596200
54 gelak.

HOTEL MERCURE ***
Av. J. Rostand
Bayona
+3359528444
109 gelak

Museoak:

THE BONNAT MUSEUM
5, Rue Jacques Laffitte
Baiona
0559590852
Ordutegia: Astelehenak eta asteazken-igandeak: 10:00-12:30 eta 14:00-18:00.
Itxita: astearte eta jaiegunetan.
Sarrera: Orokorra: 3.05 €
Merkea: Taldeak (gutxienez 15 lagun): 2.29 €
Haur eta ikasleak: 1.52 €
Hilaren lehenbiziko igandean: doan.

MUSÉE BASQUE
Château Neuf
Baiona
0559590898
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-12:30 eta 14:00-18:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera: Orokorra: 3.05 €
Haur eta taldeak (gutxienez 15 lagun): 1.52 €
Bonnat Museorako txartel bateratua: 4.52 €

THE NATIONAL HISTORY MUSEUM
Château Lauga
Baiona
0559571510

Jatetxeak:

AUBERGE DE LA GALUPE
Helbidea: Place du Port, Urt (a 14 kilómetros de Bayona)
Telefono: 559562184
Prezio: Menu gourmand: 58.88 €
Menu degustación: 83.84 €
Menu carta: 69.60 €

CHATEAU HALTYA
Helbidea: Salida 5 autovía, Ustarritz (a 12 kilómetros de Bayona)
Telefono: 559703929
Prezio: entre 29.72 y 38.87 €.

LE CHEVAL BLANC
Helbidea: 68, Rue Bourgnef, Petit Bayonne
Telefono: 559590133
Prezio: 41.92 €.

Garraioak:

TRENAK:

TREN GELTOKIA
Place de la Gare [CORREGIR EL ORIGINAL: "Palce de la gare"]
Baiona
Informazio guztia hemen: www.sncf.com (Frantziako trenbideak)

TAXIAK:

+33559594848

Larrialdiak:

Paramedics (Anbulantziak) 15