SANTANDER

Santander
Santander

Santander da Kantabria autonomia erkidegoko hiriburua. Portuaren inguruan sortu zen, eta portua aipatzen da hain zuzen Santanderreko agiri zaharrenean. XVIII. mendeko garapenaren ondorioz bihurtu zen Santander benetako hiri bat, titulua 1.755. urtean jaso zuela. 1941ean sute ikaragarri batek Santanderreko alde zaharraren puska handi bat kiskaldu zuen, baina berehala berreraiki zuten kale eta etorbide zabalekin eta lantegi-gerriko sendo bat inguruan: burdinolak, argindar lantegiak, kimika lantegiak, ontziolak eta abar.

Lotura oso onak ditu errepidez eta trenbidez auzo probintziekin eta Madrilekin eta bere portuak merkatalgo handia darabil Europa, Afrika eta Amerikako portu handienekin.

Leku interesgarriak

Santander hiri ederrak anitz gauza ditu ikusi eta bisitatzeko. Museoetatik landa, aipagarriak ditu Calvo Sotelo etorbidea, Juan Herrera, San Francisco, Ruasal eta San Jose kaleak, euren eraikin bikain eta luxozko dendekin. Leku dotorea da orobat Arkupeko plaza, kultur jaialdi askoren aterbea. Eraikin aipagarrien artean daude Katedrala eta Magdalenako jauregia, bere zoo eta parkearekin; jauregi horretantxe antolatzen da Menendez Pelayo udako unibertsitatea. Uda aldean goza daitezkeen beste gauza batzuk dira Musika eta Dantza Jaialdiak eta Sardinero hondartzako egotaldiak eguzkitan.

Inguruko Ibilbideak

Torrelavega ikaragarri hazi eta aberastu da azken urteotan bere industriaren bultzadaz, harako XVIII. mende hondarrean zeuzkan irundegi eta irin lantegi bietatik hasita. Gaur egun era askotako langintzak burutzen dira Torrelavegan: zinka, gatz sodikoak, polibiniloko plastikoak, zuntz sintetikoak, paper zelulosak, neumatikoak, esne kondentsatua, gailetak, gaztak, oihalak, eta abar. Bestalde, abere azoka garrantzitsuak ditu, batez ere abelburuenak (Torrelavegan dago "Jesús Collado" Abelburu Merkatu Nazionala, Espainiako garrantzitsuena eta Europako handienetariko bat). Torrelavegan dago kokatua baita ere Kantabriako Erakustazoka, urtean zehar hainbeste azoka, erakusketa eta jardunaldi antolatzen direna, eta badu ere bizitza komertzial bat oso indartsua. Bestelako altxorrez ere aberatsa da Torrelavega ordea: Jasokundeko Ama Birjinaren eliza (neogotikoa) eta Ama Birjina Handiaren eliza (garaikidea eta arrazionalista); Demetrio Herreroren jauregia (udaletxearen egoitza), Viérnoles herriko gune monumentala (jauregiak eta etxegurenak); berdeguneak, hala nola Manuel Barquin parkea edo Viescako parkea, pico Dobra; bere plaza eta etorbideak, bere gastronomia eta sail horretan bere "polka" famatuak (hostore fin batekin eginak); bere jaiak Ama Birjina Handiaren egunez --abuztuaren 15ean-- eta haien koroadura bezala Lore Erakustaldia (Interes Nazionaleko Jaia izendatua), San Zipriano jaia irailaren 16an, eta abar.

San Vicente de la Barquera da Kantauri kostaldeko herri politenetariko bat eta turista eta udatiarrendako bilgune garrantzitsua. Baditu hondartza bikain bat eta arrantza portu bat sartu-irten handikoa. Arrantza da, alabaina, herriko diru iturri nagusietariko bat. Itsasoko lanaz gain, herria laborantzatik, abeltzaintzatik eta kontserba eta gaziketa lantegietatik bizi da. Bisitariak ikusteko baditu XI. mendeko gaztelu bat, XII-XIII. mendeetako eliza gotiko-erromanikoa eta Inkisidorearen jauregia, berpizkunde estilokoa.

Santoña Kantabriako arrantzale portu garrantzitsua eta mugimendu handiko merkatal gunea da. Juan de la Cosa, Amerikako lehenbiziko maparen egilea, Santoñan jaio zen, eta Nueva Berria hondartzak udatiar asko erakartzen ditu. Arrantzatik landa, hiru dira herriaren ekonomiako zutabe nagusiak: laborantza (patata, arto eta babarrunak bereziki), abeltzaintza eta arrain kontserbagintza. Altxor ikusgarri bat du Marqués de Manzanedo jauregian.

Santillana del Mar monumentu nazionala da. Torrelavegatik hurbil dago eta etxe noblez josita dago, denak ere ikusgarriak. Orobat ikusgarria da Santillanako Kolegiata. Santillanatik 3 kilometrora Altamirako haitzuloak daude, historiaurreko artearen altxor paregabea. Abeltzaintza eta laborantza (artoa, patata eta babarrunak) dira Santillanako ekonomiaren oinarriak.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL REAL *****
Paseo Pérez Galdós, 28
Santander
+34942272550
www.hotelreal-santander.com
125 gelak

HOTEL SANTEMAR ****
Joaquín Costa, 28
Santander
+34942272900
350 gelak

HOTEL CHIQUI ***
Avenida García Lago s/n
Santander
+34942282700
www.hotelchiqui.com
161 gelak

HOTEL NH CIUDAD DE SANTANDER ***
Menéndez Pelayo, 13-15
Santander
+34942227965
www.nh-hoteles.com
62 gelak

HOTEL MARÍA ISABEL EMIJESA ***
Avenida García Lago 7
Santander
+34942271850
63 gelak

Museoak:

SANTANDERREKO ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Rubio 6 (Udaletxea)
Santander
Telefonoa: 942239485
www.eldiariomontanes.es/patrimonio/museos/mus10.htm
Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
Udan: 10:30-13:00 eta 17:30-20:00
Jaiegunetan itxita.
Sarrera doan.

MENÉNDEZ PELAYO LIBURUTEGI ETA MUSEO-ETXEA
Rubio 6 (Udaletxea)
Santander
Telefonoa: 942234534
www.unican.es/bibmp/bmp.htm
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 09:00-13.30 eta 16:30-21:00
Itxita: uztailetik irailera, larunbat arratsaldetan eta igandetan.

KANTAURIKO ITSAS MUSEOA
Casimiro Sáinz, 4
Santander
942207109/ 9422207105
Ordutegia: asteartetik larunbatera: 09:00-13:00 eta 16:00-19:00
Igande-jaiegunak: 11:00-13:00
Astelehenetan itxita.
Udan: asteartetik larunbatera: 10:00-13:00
Igande eta jaiegunak: 11:00-14:00
Sarrera doan.

KANTABRIAKO HISTORIAURRE ETA ARKEOLOGIAKO MUSEOA
San Martín de bajamar z/g
Santander
942274962/ 942275744
Ordutegia: asteartetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00
Udan: asteartetik larunbatera: 11:00-13:00 eta 16:00-19:00
Igande-jaiegunak: 11:00-14:00
Itxita: astelehenetan, urtarrilaren 1ean, ostiral santuan, maiatzaren 1ean eta abenduaren 25ean.
Sarrera doan.

Jatetxeak:

EL MOLINO (a 13 km. De Santander)
Helbidea: El Molino. Puente Arce (Santander)
Telefono: 942575055
Prezio: 30/ 36 euros.

LA SARDINA
Helbidea: Doctor Fleming 3, Santander
Telefono: 942271035
Prezio: 24/ 30 euros.

EL PUERTO
Helbidea: Hernán Cortés 63, Santander.
Telefono: 942213001
Prezio: 24/ 42 euros.

CAÑADIO
Helbidea: Gómez Oreña, 15 (Plaza Cañadio)
Telefono: 942314149
Prezio: 24/ 39 euros.
Menu: 15 euros.

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Autobus geltokia
Plaza de las Estaciones z/g
Aldiriko zerbitzuak, zerbitzu nazionalak eta nazioartekoak.

Santanderretik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Alacant, Bartzelona, Benidorm, Bilbo, Burgos, Gijón, Irun, A Coruña, La Manga, León, Logroño, Lugo, Oviedo, Iruña, Palentzia, Pontevedra, Santiago, Donostia, Salamanca, Salou, Tarragona, Teruel, Valentzia, Valladolid, Vigo, Gasteiz, Zaragoza.

TRENAK:

FEVE/ RENFE
Plaza de las estaciones z/g
Telefonoak: 942211687 (FEVE)
942280202 (RENFE)
Helmuga nagusiak Santadertik: Alacant, Albacete, Aranjuez, Ávila, Madril, Palentzia, Torrelavega, Valladolid, Bilbo, Oviedo.

TAXIAK:

RADIO TAXI SANTANDER 942273075

Larrialdiak:

Larrialdiak 112
Gurutze Gorria 942273058
Marqués de Valdecilla Ospitala 942202520
Santander Osasun Zentroa 942360506