
Burgos, izen bereko Gaztela-Leon probintziako hiriburua, gurutzebide eta merkataritza eta industria (irina, azukrea, abelburuak, oihalgintza) gune garrantzitsua da. Alfontso II.ren aginduz 884an sortua izan ondoren garatzen hasi zen mauruen agintepetik libratu zenean (X. mendean) eta Atapuercako gudaldiarekin Nafarroaren mehatxua desagertu zelarik. Aberastasunaren gailurra jo zuen XV. eta XVI. mendeetan, baina geroztik gainbehera joan da emeki. 1936ko Gerra Zibilean nazionalen hiriburu izan zen eta gaur, zentzu guztietan bultzada gaitza hartu ondoren, nekazal, industria eta kultur gune handi bilakatzeko bidean dago.
Burgos famatua dago ez bakarrik bere odolki edo Santa Teresako zuringoen kariaz. Gastronomiaz aberatsa izateaz gain, altxor artistiko bikainaren jabe ere bada. Hor dago, Gizadiaren Ondare izendatua, Burgosko katedrala, XIII eta XIV. mendeetan eraikitako harribitxi gotikoa. Zaila da hura ikusi, haren kanpoalde suberra -eta hartan, fatxadak eta zinborioa-- hauteman eta zirrararik ez sentitzea. Barruan beste hainbeste: arte aberastasunez betetako hiru nabe, girola, klaustroa, areto kapitularra eta kaperak. Behako bat merezi dute orobat hiriko eliza gotiko ugariek, hala nola San Nicolás de Bari edo San Gil eta Santa Gadea, besteak beste, edo San Juan eta Las Huelgas monastegiak, hura Erdi Aroko pinturaren eta hau Erdi Aroko oihalen museoa. Bestalde, Burgosek baditu hiru pasealeku eder Arlanzón ibaiaren ertzean, el Espolón, hiriaren bihotza dena, la Isla eta la Quinta. Baditu orobat bi parke: Fuente del Prior parkea eta Fuentes Blancas, hemendik hasten baitira hiritik 6 kilometrora dagoen San Pedro monasteriorako txangoak.
Miranda de Ebro da Burgos probintziako bigarren hiria; Euskal Herria, Errioxa eta Gaztelaren arteko bidegurutzean kokatua egoteari zor dio daukan garapen handia. Hiriaren gainean dago La Picota lepoa, Erdi Aroko gazteluaren aztarnekin eta "rollo de la villa" delakoarekin. Mirandatik abiatuta Pancorboko zintzurrera joan daiteke txangoan, bideko arroilak ikusiz edo bestela Obarenesko bidea hartu daiteke Santa Gadearantz. Mirandako eliz arkitekturaren adierazgarri gailenak dira Espiritu Santo eliza, erromaniko estilokoa, eta San Juan Bautista eta Santa Maria eliza gotikoak. Orobat merezi du ikusi bat Karlos III.aren zubiak, haraindiko eta honaindiko auzoak elkartzen dituena.
Medina de Pomar herriak hainbat aukera eskaintzen dizkio bisitariei. Ibilbide askoren artean batzuk aukeratzearren, posible da bizikleta hartu eta zubi erromatarrera joatea, Fresnedoko goi-erdiaroko hilobiak bisitatzea, La Tesla mendira igotzea edo Purón errekaren zintzurra zeharkatzea. Monumentuen artean aipagarriak ditu XIV. mendeko Alcazar de los Velasco eraikinaren bi dorreak, arabiar estilokoak. Orobat interesgarriak dira Medina de Pomarren Nuestra Señora del Rosario eta Santa Clara elizak, eta baita ere Santa Clarako monasterioa; azken honetan aurkitzen dira Kondestableen panteoia, erretaula handi bat eta museo bat.
Aranda de Duero da Ribera del Duero izeneko eskualdeko hiriburua, Espainiako ardo beltz famatuenetariko bat egiten den ingurua. Horren lekuko dira "bodegak" izenez ezagutzen diren galeria sareak, ardo uzta ederrenak prestatu eta gordetzen dituztenak. Herrian halako arlo handia hartzen duten bodega horiez gain, aukera dago baita ere Santa María eta San Juan Bautista elizak bisitatzeko, edo Borreroen Jauregia, Humiltokia, Mahastien Ama Birjinaren Santutegia -hauxe da herriko patroia, jendeak gaitzeko jaiera diona--, Plaza Nagusia edo Udaletxea.
HOTEL LANDA PALACE *****
Carretera Madril-Irún, km. 236
Burgos
+34947206343
42 gelak
HOTEL ALMIRANTE BONIFAZ ****
Vitoria 22-24
Burgos
+34947206943
79 gelak
HOTEL CONDESTABLE ****
Vitoria 8
Burgos
+34947267125
85 gelak
HOTEL FERNÁN GONZÁLEZ ****
Calera 17
Burgos
+34947209441
www.hotelfernangonzalez.com
84 gelak
BURGOSKO MUSEOAK
Calera 25
Burgos
947265875
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00. eta
16:00-19:00.
Larunbatak: 10:00-14:00 eta 16.45-20.15.
Igandeak: 10:00-14:00.
Sarrerak: Sarrera arrunta: 1.20 €
Ikasleak: 0.60 €
Larunbat-igandeak: doan
ESKUALDEKO MUSEO MILITARRA
Plaza de Logroño 2
Burgos
947221850
Ordutegia: 6.30-13.30.
Sarrera doan.
MARCELINO SANTA MARÍA MUSEOA
Plaza de San Juan z/g
Burgos
947205687
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Larrialdiak 112
Gurutze Gorriko anbulantziak 947232222
Gurutze Gorriko ospitala 947244055
San Juan de Dios ospitala 947207040
Burgosko Ospital Militarra 947204046
FERNÁN GONZÁLEZ
Helbidea: Calera 19, Burgos
Telefono: 947209441
Prezio: 18/ 27 euros.
LANDA
Carretera Madril-Irún, km. 236, Burgos.
Telefono: 947206343
Prezio: 23/ 36 euros.
CASA OJEDA
Helbidea: Vitoria 5 y Plaza del Cordón, Burgos
Telefono. 947209052
Prezio: 24/ 39 euros.
AUTOBUSAK:
Autobus geltokia
Miranda 4
Burgos
Informazioa: 947288855
Burgostik irtenda iritsi daitezkeen hiri nagusiak:
Aranda de Duero, Badajoz-Mérida, Bartzelona,
Bilbo, Espinosa de los Monteros, Briviesca, Cáceres,
Plasencia, Kordoba-Sevilla-San Fernando-Algeciras,
Cadiz, A Coruna-Vigo-Santiago.
TRENAK:
TREN GELTOKI NAGUSIA
Conde Guadalhorce Etorbidea
Burgos
Informazioa: 947203560
Burgostik irtenda iritsi daitezkeen hiri nagusiak: A Coruna, Albacete, Aranda de Duero-Montecillo, Avila, Bartzelona, Bilbo, Briviesca, Kordoba, El Escorial, Gijón, Haro, Hendaia, Irun, Lleida, Logroño, León, Lugo, Madril, Malaga, Medina del Campo, Miranda de Ebro, Ourense, Oviedo, Palentzia, Iruña, Parise-Austerlitz, Pancorbo, Salamanca, Donostia, Santiago, Tarragona, Valladolid, Vigo, Gasteiz, Zamora, Zaragoza.
TAXIAK:
ABUTAXI 947277777
RADIO TAXI 947481010