LOGROÑO

LOGROÑO
LOGROÑO

Logroño Errioxako autonomia erkidegoko hiriburua da 1982tik hona. Bere kokalekuaren kariaz "merkatu hiria" bezala ezagutua da. Sortu zenetik hona hamaika borrokaldi jo dira Logroño menderatu beharrez, berebiziko kokapen estrategiko ona baitu Ebro ibaiaren muga naturala defendatzeko. Oroz gain, nekazal produktuen merkatua izan da, baina azken denbora honetan nabarmen industrializatu da lurreko ekoizpenak direla medio.

Gain-gaineko garrantzia dute ardogintza eta barazki kontserben industria. Jende gutxi izango da lurbira osoan Errioxako ardoen aditzea ez duenik. Logroñoren izena germaniarra omen da jatorriz, "gronno" (`pasabidea´) errotik sortua, hain zuzen ere Logroño nahitaezko geltokia baita Santiago Bidea egiten dutenentzat. 1095ean Alfontso VI.ak forua eman zion eta 1432ean berriz hiritasunaren agiria jaso zuen. Esandakoez gain, Logroño zerbitzu hiria da eta aisialdirako aukera asko eskaintzen ditu .

Leku interesgarriak

Logroñoren erdialde eta alde zaharra derrigorrez ikusi beharrekoak dira. Hortxe biltzen da hiriaren eguneroko bizitza. Alde Zaharra izan zen Logroñoren abiapuntua eta geroztik haren inguruan hazi da herria. Gune horretan aipagarriak dira Ebro ibaiaren pasaera, Ebro parkea, hiriaren mugak markatzen dituzten zubiak, hiria dorrez lazten duten Santa Maria de La Redonda katedrala --hiriko irudi ezagunenetariko bat--, Santiago El Real eliza eta Jauregiko "orratz" bereizgarria. Ohitura eta berrikuntza uztarturik bizi dira Logroñon. Horren lekuko dira Erromesen Ostatua, Errioxako Museoa, Revellíngo atea eta Txapitelen jauregia, guztiak ere Logroñoren erdialdean kokatuak baina bakoitza bere egitamu bereziarekin.
Ikusgarriak dira baita ere Espoloiko ibilbidea, hiriaren birikatzat hartua, Zubia Doktorearen glorieta eta Udaletxea.

Aipatzekoak dira San Mateo jaiak, irailaren 20tik 26ra bitartean ospatzen direnak eta Errioxako mahats bilketari hasiera ematen diotenak.

Inguruko Ibilbideak

Haro Logroñotik 43 kilometrora dago eta gune turistiko garrantzitsua da. Badauka Ardoaren Museo bat, ez baita harritzekoa jakinik ardoa dela eskualde honetako ekonomiaren oinarria. Bodega asko ditu Harok, euren artean Viña Berceo, CUNE, Bodegas Bilbaínas edo Viña Ardanza. Ingurumarietan baditu bazter ederrik, hala nola Vista Alegre, Mauruaren Iturria, Bilibioko haitzak --San Felices ermita dagoen tokia-, Vegako basilika eta Santo Tomas parrokia.

Kalagorri Errioxako herri garrantzitsu bat da, Cidacos ibaiaren ertzeko muino batean kokatua. Kalagorriko arkitektura erlijiosoa gain-gainekoa da, bereziki katedrala, bere atari barroko eta kapera, koru eta sankristia ederrekin. Aipagarriak dira baita ere Santiago, San Frantzisko eta San Andres tenpluak, Karmengo santutegia eta Apezpikuen jauregia. Museo bi ditu Kalagorrik: herrikoa eta Elizbarrutiko eta Katedraleko Museoa. Aldirietan indusketa batzuk egin dira paleolitotik erromatarren garaira arteko aztarnak azaleratu dituztenak eta segur bisita bat merezi dute.

Ozkabarte, Santiago Bideko hiri prototipikoetariko bat eta Errioxa Garaiko burua, bere sortzaileari zor dio izena. Katedrala erromaniko-gotiko tankerakoa du eta XIII. mendekoa da, baina ez da herrian dagoen erlijio-eraikin bakarra. Aipagarriak dira San Frantzisko eta Bernardas Reales-en komentuak. Ozkabarteko katedraleko museoa bisitatu ondoren aukera ona da alde zaharrean barrena galdu eta etxe armarridunak, Udaletxea eta harresi zatiak ikustea.

Ezkarai Oja erreka-arroko hiriburua da, IX eta X. mendeetan euskaldunek populatua. Badu parrokiako museo bat eta altxor aberatsak. Ezkarain badira ehiza erreserba nazional bat eta sona handiko Valdezcarayko eski estazioa. Eskaladazaleek ere 2000 metrotik gorako mendi tontor sail ederra dute herriaren inguruan. Mendi-ibiliak eta mountain-bike ibilbideak asko egiten dira. Beste aukera batzuk dira plazako etxe armarridunen arkupetik paseatzea edo bisita bat egitea ehundegi lantegira, Jasokundeko tenplura edo Allende ermitara.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL CIUDAD DE LOGROÑO ***
Menéndez Pelayo, 7
Logroño
+34941250244
www.pretur.es/es/ciudad.phtml
95 gelak

HOTEL CARLTON RIOJA ****
Avenida del Rey Juan Carlos I, 5
Logroño
+34941242100
www.pretur.es/es/carlton.phtml
120gelak

HOTEL NH HERENCIA RIOJA ****
Marqués de Murrieta, 14
Logroño
+34941210222
www.nh-hoteles.com
88 gelak

HOTEL GREEN CONDES DE HARO ***
Saturnino Ulargui, 6
Logroño
+34941208500
www.hotelgreencondes.com
44 gelak

HOTEL MURRIETA ***
Marqués de Muerrieta, 1
Logroño
+34941224150
www.pretur.es/es/murrieta.phtml
113 gelak

HOTEL TRYP SOL BRACOS ****
Bretón de los Herreros, 29
Logroño
+34941226608
72 gelak

Museoak:

ERRIOXAKO MUSEOA
San Agustin plaza, 23
Logroño
+34941291259
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10-14 h., 16-21 h.
Igande-jaiegunak: 11.30-14 h.
Astelehenetan itxita.
Sarrera doan.

ARTE SAGRATUKO MUSEOA
Santa María de Palacio elizako klaustroa
Mayor 30
Logroño
+34941249660

Larrialdiak:

Larrialdiak 112
San Millán ospitala 941294500
San Pedro ospitala 941294525
Gurutze Gorria 941222222
SAMU 941271100

Jatetxeak:

MESÓN EGÜÉS
Helbidea: Campa 3, Logroño.
Telefono: 94122860
Prezio: 18/30 euros.
Menu de la casa: 12 euros.

LA MERCED
Helbidea: Marqués de San Nicolás 111, Logroño.
Telefono: 941221166
Prezio: 33/51 euros.

CASA EMILIO
Helbidea: Avenida Pérez Galdós 18, Logroño.
Telefono: 941258844
Prezio: 24/34 euros.

ANZUELO DE ORO
Helbidea: Bretón de los Herreros 62, Logroño.
Telefono: 941224506
Prezio: 28/32 euros.
Menu: 18 euros.

Garraioak:

AUTOBUSAK:

HIRI BARRUKO AUTOBUSAK
Informazioko telefonoa: 941202777

IBILI LUZEKO AUTOBUSAK
Logroñoko autobus geltokia
941235983

Errioxa barruko helmugak:
Nájera, Haro, Kalagorri, Ozkabarte, Arnedo, Torrecilla, Alfaro.

Estatuko helmugak:
Miranda de Ebro, Tutera, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Madril, Soria, Iruña, Donostia, Santander, Alacant, Gasteiz, Zaragoza, Zamora, Gijón, Benidorm, Valentzia, Vigo, Pontevedra, Ourense.

TRENAK:

IBILI LUZEKO TRENAK

RENFE 902240202
Logroñotik iritsi daitezkeen hiriak: Madril, Bartzelona, A Coruña-Lugo-Vigo, Burgos-Valladolid, Salamanca, Miranda de Ebro, Bilbo, Gijón, Zaragoza, Alacant, Valentzia, Zamora.

Miranda de Ebrotik (Burgos) iritsi daitezkeen hiriak: Lisboa-Oporto, Hendaia, Irun, Iruña, Algeciras, Malaga.

Logroñon geratzen diren lineak:
Madril-Logroño/Iruña
Bartzelona-Vigo
Bartzelona-A Coruña
Bartzelona-Gijón
Bartzelona-Bilbo/Irun-Hendaia
Bartzelona-Zamora/Salamanca
Bilbo-Alacant

TAXIAK:

RADIO TAXI 941222122
TELE TAXI 941505050
EURO TAXI 608176635/ 608570067