
Iruña da Nafarroako probintzia eta Foru Komunitateko hiriburua. Nabarreria, San Cernín eta San Nicolas burgu zaharren elkarketatik sortu zen (Batasunako Pribilegioa, 1423), Ponpeio jeneral erromatarrak emandako izenari eutsiz. Nekazal eta merkatal gune zaharra izanik, nekazal eskualde handi bateko merkatua den medioz Iruña asko industrializatu da: burdingintza, autoak, potasak eta produktu kimikoak, irina, txerrikiak eta abar. Iruñak ederki jakin du elkarrekin uztartzen alde zaharra eta alde berria. Alde zaharrean daude Sarasate etorbidea, Gaztelu plaza, Estafeta karrika eta Magdalenako errepideraino jaisten den bidea. Iruñako alde berria, berriz, beteta dago zabalgunez, lorategiz eta pasealekuz.
Iruñaren omena munduko lau hegaletaraino hedatua dago San Fermin jaiaren hotsez. Hala ere, Iruña zaharra ez da bakarrik jaia, zezenketak eta entzierroak. Leku ikusgarriz josita dago, bidaiari guztiek ikusi beharko lituzketenak. Gaztelu plaza, arkupez inguratua, Iruñako bihotza da. Hortxe hasten da alde zaharra. Harresien itzulia eginez gero aukera dago Iruña apaintzen duten parke eta lorategiak ikusteko: Takonera, Media Luna, Gazteluko itzulia, Ziudadela, bere pezoi eta erakusgelekin, Aranzadiko itzulia edo Unibertsitate Kanpus ospetsua. Horrezaz gain, Iruña eliza eta monumentu garrantzitsuz mukuru beteta dago, esaterako Katedrala, atari neoklasiko bat, Europako klaustro ederrenetariko bat eta elizbarrutiko museo aberats bat dituena. Beste eraikin enblematiko batzuk dira Kontuetako Ganbera gotikoa, Udaletxea, bere fatxada barrokoarekin, eta Nafarroako Museoa, historiaurretik XIX. mendera bitarteko ikusgaiz hornitua.
Nafarroa iparraldean dago komunitate honetako txokorik ederrenetariko bat, Baztango ibarra, nafar guztien harrotasuna egiten duen bazter bat ederrez ezin utzizkoa. Arizkun, Azpilkueta, Erratzu, Amaiur, Elbete Elizondo, Lekarotz, Arraiotz, Gartzain, Irurita, Oronoz, Almandoz, Aniz, Berroeta eta Ziga herriek osatzen duten ibar honetan bisitariak begien eta zentzumen guztien betegarri aurkituko ditu paisaje bikain bat ezeze gastronomia, ohitura, folklore, artisautza eta arte guztiz bereziak ere. Nafarroa ezagutu nahi duen bisitariak inolaz ere ezin hutsegin dezakeen bazterra.
Olite Nafarroako errege-erreginen egoitza izana da Karlos III. Nobleari esker eta hiri izendatua 1630ean. Eerromatarren "Olivetum"(olibadi) izeneko herrixkan izan zuen bere sorrera. Olite Nafarroako herri politenetariko bat da eta merezi du bere alde zaharreko kale eta plazetan barrena itzuli bat egitea. Karrika Nagusian eta Kanpoko Hesian ikusgai daude oraindik ere, ederto asko kontserbatuak, XVI. eta XVIII. mendeetako etxe urenak. Ikusi beharrekoa da baita ere Oliteko Gaztelu-Jauregia, duela sei mendez gora eraikia eta Europa guztiko gotiko zibilaren adierazgarri bikainenetariko bat. Ezin ahaztu ezta ere Santa Maria La Real eta San Pedro elizak eta San Frantzisko eta Klarisen komentuak. Olitetik 12 kilometrora dago Pitillasko aintzira, mota horretako aintziretan Espainian iparralderen dagoena.
Tutera herrian anitz mendez juduak, musulmanak eta kristauak elkarrekin bizi izan ziren bake onean. Bera da Nafarroako bigarren hiria eta Erriberako hiriburua. Alde zaharrean --Foruen plazatik sartzen da alde zaharrera-- badira anitz etxe zahar, eta kanpo aldean berriz bisigodoen garaiko zubia. Hiriaren iparrekialdean, Bardeak eta bere gaztelu errautsiak. Katedrala da Tuterako harribitxia, bere Judizioko atariarekin, bere klaustro erromanikoarekin, Santa Anako kapera barrokoarekin eta hiru gorputzeko dorrearekin. Aipagarriak dira baita ere Santa Magdalena eta San Nicolas de Bariren tenpluak. Jauregiak ere ugari dira, hala nola deanarena edo Monrealgo dorrea.
Lizarra sortzeko jatorrizko euskaldunak eta kolono franko eta juduak elkartu ziren. Lizarraren ondare aberatsaren artean aipagarriak dira San Pedro de la Rúa tenplua eta San Migel eliza, errege-erreginen jauregia eta San Martin auzoko eraikinak, hala nola komentuak, udaletxe zaharra, sinagoga zaharra, eta abar. Paseatzeko eta herriko artisautza ikusteko komeni da San Migel auzoari kuku bat egitea. Hango elizatik ikuspegi ederrak daude eta eliza horrexetatik abiatu ohi dira Puyko basilikara zein Montejurrarako txangoak.
HOTEL NH IRUÑA PARK ****
Arcadio María Larraona 1
Iruña
+34948173200
www.nh-hoteles.com
225 gelak
HOTEL TRES REYES ****
Jardines de la Taconera s/n
Iruña
+34948226600
www.hotel3reyes.com
168 gelak
HOTEL BLANCA DE NAVARRA ***
Avenida Pío XII, 43
Iruña
+34948171010
www.hotelblancadenavarra.com
102 gelak
HOTEL CIUDAD DE IRUÑA ***
Iturrama 21
Iruña
+34948266011
www.ac-hoteles.com/ac_pamplona.html
117 gelak
HOTEL MAISONNAVE ***
Nueva 20
Iruña
+34948222600
www.hotelmaisonnave.com
152 gelak
HOTEL AVENIDA ***
Avenida de zaragoza 5
Iruña
+34948245454
www.husa.es
27 gelak
MUSEO DE NAVARRA
Santo Domingo s/n
Iruña
948426492
Horario: Lunes-Sábado: 9.30-14 h., 17-19 h.
Domingos y festivos: 11-14 h.
Prezio: Tarifa general:1.8€.
Grupos: 0.90€.
Gratuita: sábados tarde y domingos, menores
de 18 años y mayores de 65.
www.cfnavarra.es/cultura/museo
MUSEO DIOCESANO
Dormitalería 1
Iruña
948225679
Horario: Lunes-Sábado: 10-13.30, 16-19 h.
15 julio-15 septiembre: 10-19 h.
Sábados tarde, domingos y festivos, cerrado.
Prezio: Tarifa general: 3 €
Grupos de más de 15 personas: 2.15€
Grupos especiales (jubilados y colegios): 1.5€
SALA-MUSEO SARASATE
Mercado 11
Iruña
948100100
Horario: Lunes.Viernes: 8-14 h.
Fines de semana y festivos, cerrado.
Coordinación de Larrialdiak: 112
Cruz Roja 948226404
DYA 948171717
Clínica Universitaria de Navarra 948255900
Ospitala de Navarra 948422100
HARTZA
Helbidea: Juan de Labrit 19, Iruña.
Telefono: 948224568
Cierra: Domingo noche, lunes y del 1 de agosto al
28 y Navidad.
Prezio: 42/ 60 euros.
EUROPA
Helbidea: Espoz y Mina 11, Iruña.
Telefono: 948221800
Cierra: Domingos.
Prezio: 27/ 42 euros.
JOSETXO
Helbidea: Príncipe de Viana 1, Iruña.
Telefono: 948222097
Cierra: Domingos y agosto.
Prezio: 30/ 54 eruos.
DON PABLO
Helbidea: Navas de Tolosa 19, Iruña
Telefono: 948225299
Cierra: Domingos noche, Semana Santa y agosto.
Prezio: 30/ 42 euros.
RODERO
Helbidea: Arrieta 3, Iruña
Telefono: 948211217
Cierra: Domingos y quince días en agosto.
Prezio: 27/ 39 euros.
AUTOBUSAK:
Estación de Autobusak
Conde Oliveto 2
Iruña
948223854
Todas las compañías están en
la estación central de Iruña.
Destinos desde Iruña: Vigo, Pontevedra, Orense, Palencia, Bergara, Barcelona, Bilbao, La Manga, Quesada, Jaén, Madril, Alsasua, San Sebastián, Irún, Eibar, Beasain, Arbizu, Irurtzun, Badajoz, Yesa, Jaca, Betelu, Tolosa, Vitoria, Santander, Gijón, Novillas, zaragoza, Logroño, Sangüesa, SOS del Rey Católico, Almonacid, Tudela, Biel, Fermosella, Zamora, Lugo.
TRENAK:
Bilbao La Naja: c/Bailén 2, Bilbao
Estación de Abando: Plaza Circular 2, Bilbao
Estación de Atxuri: c/Atxuri 6-8, Bilbao
RENFE
Plaza De la estación s/n
Telefono de información: 948130202/ 902240202
Destinos a las principales ciudades y a los principales pueblos de España. Estación central de Trenak situada a 2.5 kilómetros del centro de la ciudad. Bien comunicada con Autobusak urbanos y Taxiak.
Destinos principales que salen desde Iruña: A Coruña, Barcelona, Burgos, Gijón, Guadalajara, Hendaya, Irun, León, Lleida, Lugo, Madril, Miranda de Ebro, Olite, Orense, Oviedo, Palencia, San Sebastián, Tarragona, Tafalla, Tolosa, Tudela, Valencia, Vigo, Vitoria, Zaragoza.
TAXIAK:
RADIO TAXI IRUÑA 948221212
TELA TAXI IRUÑA 948232100
TELE TAXI 948232300