
Arabako hiriburua dugu Gasteiz, Arabako lautadaren erdian kokatua, Badaia, Enzia eta Urbasa mendi-kateen eta Bilerle edo Legutianoko muinoen artean. Lehenagoko denboretan nekazal merkatua izan ondoren gaur egun gaitzeko bizitza du ekonomiako hainbat alorretan: baserriko makineriagintza, kamioi eta furgoneten muntatze eta ekoizpena, tresnak eta makineria txikia, altzariak, ehiza eta armagintzako materiala, jokorako kartagintza, likoreak, hestekiak, eta abar.
Uste denez, Gasteiz Leobigildo erregeak sortu zuen 581ean, Vitoriaco izeneko gotorlekua eraiki zuenean baskoiak hezteko. Litekeenago dirudi ordea egiazko sorrera Gasteiz izeneko herrixka izatea eta gero haren gainean Nafarroako Santxok 1181ean hiria sortzea.
Gasteizek anitz gauza interesgarri ditu bisitariari
eskaintzeko hiri zaharra bezala hiri moderno bezala
ere. Bikain antolatu eta garatutako hiri moderno eredugarri
bat da, oreka paregabea lortu duena bere hirigintza,
arkitektura eta berdeguneen artean. Hiri atsegina
bizitzeko eta bisitatzeko, beraz, zer ikusi asko -batzuk
batere espero ez direnak-- eskaintzen dituena.
Gasteiz Euskadiko hiriburua da. Bertan daude Ajuria
Enea lehendakariaren etxea eta Eusko Jaurlaritzaren
egoitza. Bere museo ugariez gain, Gasteizek aukera
asko eskaintzen dizkie bisitariei. Aipagarriak ditu
Andre Mariko Katedrala, XIV. mendeko eliza gotiko
bat Van Dyck, Rubens eta Caravaggioren freskoak dauzkana,
Alde Zaharra, Ama Birjina Zuriaren plaza, ikaragarria
bere argitasunez, Korreria, gremioka antolatutako
kaleak eta gaur egun antikuario, galerista eta opari
denda sare bihurtutako zonaldea, oinezkoendako bereizitako
Dato kalea, bere itxura paristar kriket eta urbanoarekin,
eta edertasun eta balio arkitektoniko handiko beste
hainbat eraikin, hala nola Villa Sofia eta Rudesindo
Zuloagaren etxea eta Florida parkea, Gasteizek XIX.
mendean zeukan itxura guganaino luzatzen duena. Behin
Gasteizera ezkero absolutuki egin behar da txango
bat Gasteizko kanpoaldeko muino baten gainean kokatuta
dagoen Estibalizko Andre Mari Arabako Amaren santutegira.
Laudio da Arabako bigarren herria biztanlez. Bilbotik hain hurbil egoteak eta Arabako foru sistemaren berezitasunak Laudio industri gune handi bat bihurtu dute denboraren buruan. Bizi izan duen industrializazio prozesuak ere antz handia du Nerbioi ibaiko eskualdeetan bizi zenarekin, beharbada guztiak Kantauriko eskualdean kokatuta egoteagatik. Euskal Gastronomiaren Museo bat du, mokofinendako bisita aproposa segurik.
Amurrio Aiarako Lurrean dago kokatua eta ezaguna da bere foruengatik. Aipagarriak ditu Jasokundeko tenplua, bere ganga gotiko, atari erromaniko eta berpizkunde tankerako erretaula nagusiarekin, eta Felixen Etnografiako Museoa. Bestalde, ikustekoak ditu baita ere Ugarte-Mariaka jauregia eta Cejudo eta Larrakoko etxegurenak.
Agurain muino baten gainean dago kokatua eta Erdi Aroko trazatua gordetzen du oraindik ere. Lau mila biztanle inguru ditu eta gutxienez bi altxor ikusgarri: Andre Mariko eliza gotikoa, Karlos V.ren armarriko medaloiz apaindutako bere koru isabelinoarekin, eta "sorginetxe" izeneko historiaurreko trikuharria.
Armentia apezpikuaren jauregiaren egoitza izan zen. Gasteiztarrak San Prudentzio egunez samaldan joan ohi dira bertako San Prudentzio eliza erromanikora, berebiziko indarra daukan ohiturari segida emanez zintzoki. Orobat ikustekoa da Armentian Diaz de Espada eta Landa apezpikuaren etxea, ezizenez San Prudentzio etxea, neoklasiko tankerakoa.
HOTEL SILKEN CIUDAD DE VITORIA ****
Portal de Castilla 8
Vitoria
+34945141100
www.hoteles-silken.com/vitoria.htm
149 gelak
HOTEL NH CANCILLER AYALA ****
Ramón y Cajal 5
Vitoria
+34945130000
www.nh-hoteles.com
185 gelak
HOTEL GENERAL ÁLAVA ***
Avenida de Gastéis, 79
Vitoria
+34945222200
www.ipmoser.com/generalalava.htm
114 gelak
BARCELÓ HOTEL GASTEIZ ****
Avenida de Gasteiz 45
Vitoria
+34945228100
www.barceloclavelhoteles.com/gasteiz.htm
150gelak
HOTEL ALMONEDA ***
Florida 7, Bajo
Vitoria
+34945154084
25 gelak
ARKEOLOGIA MUSEOA
Hedegile Kalea,116
Gasteiz.
Telefonoa: 945 18 19 22
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta
16:00-18:30.
Larunbatak: 10:00-14:00.
Igande-jaiegunak: 11:00-14:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera doan.
ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Fray Francisco Vitoria pasealekua, 8
Gasteiz
Tel.: 945 18 19 18 | Faxa: 945 18 19 19
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00.
Larunbatak: 10:00-14:00.
Igande-jaiegunak: 11:00-14:00.
Astelehenetan itxita
Sarrera doan.
FOURNIER KARTA MUSEOA
Bendaña jauregia
Aiztogile kalea
Gasteiz
Telefonoa: 945181920
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 eta
16:00-18.30
Larunbatak: 10:00-14:00.
Igande-jaiegunak: 11:00-14:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera doan.
ARTE GARAIKIDEKO ARTIUM MUSEOA
Frantzia kalea, 24
01002, Gasteiz
Informazioa: 945209000
www.artium.org
EPHIALTE. IKERKETA IKONOGRAFIKOEN UDAL INSTITUTUA
Urkixoko Markesaren kalea, 18 bis
Gasteiz
Tel.: 945 16 15 02
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00,
eta 17:00-20:00.
Larunbat-igande-jaiegunak itxita.
Larrialdiak: 112
Anbulantziak: Gurutze Gorria 945222222
DYA 945281020
Txagorritxu Ospitala 945007000
Sagrado Apóstol Ospitala 945007600
ARKUPE
Helbidea: Mateo Moraza, 13. 01001 Vitoria-Gasteiz
(Álava).
Tfno: 945230080
Prezio: 33/45 euros.
Menu: 52 euros.
EL CLARETE
Helbidea: Cercas Bajas, 18. 01009 Vitoria-Gasteiz
(Álava).
Telefono: 945263874
Prezio: 30/42 euros.
DOS HERMANAS
Helbidea: Madre Vedruna, 10. 01008 Vitoria-Gasteiz
(Álava).
Telefono: 945132934.
Prezio: 36/48 euros.
ASADOR ORIO
Helbidea: Felicias Olave, 3. 01007 Vitoria.
Telefono: 945148300.
Prezio: 36/45 euros.
ZALDIARAN
Helbidea: Avda. Gasteiz, 21, 01008-Vitoria.
Telefono: 945134822
Prezio: 42/62 euros.
IKEA
Helbidea: Portal de Castilla, 27. 01007 Vitoria-Gasteiz
(Álava)
Telefono: 945144747
Prezio: 42/60 eruos.
AUTOBUSAK:
HIRI BARRUKO AUTOBUSAK
Tuvisa
Informazioa: 945161570
IBILI LUZEKO AUTOBUSAK
Los Herranz geltokia
Informazioa: 945258400
La Unión 945264626
Gasteiz-Bilbo
Gasteiz-Laudio
Gasteiz-Amurrio
Continental Auto 945258907/ 945286466
Gasteiz-Logroño
Gasteiz-Biasteri
Gasteiz-Madril
Gasteiz-Donostia
Bilmanbus 945277190
Gasteiz-Benidorm
Turytrans-La Burundesa 945255509
Gasteiz-Santander
Gasteiz-Bartzelona
Gasteiz-Iruña
Gasteiz-Donostia
Gasteiz-Zaragoza
Gasteiz-Agurain
Autobuses Barredo 947335358
Gasteiz-Miranda de Ebro
Eurobus 902119699
Gasteiz-Andaluzia
Irun-Andaluzia
Transportes PESA 902101210
Gasteiz-Donostia
Gasteiz-Eibar
Gasteiz-Bergara
Gasteiz-Arrasate
Trenak
IBILI LUZEKO TRENAK
RENFE 902240202
Dato kalea, z/g
Gasteiz
Gasteiztik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Madril,
Hendaia, Altsasu, Iruña, Donostia-Irun, Valladolid,
Miranda, Zaragoza, Bartzelona, Salamanca, Lisboa-Oporto,
Paris, Burgos, Alacant, Algeciras, A Coruña
eta Vigo, Gijón.
Gasteizen geraldia egiten duten lineak:
Irun-Vigo
Irun-A Coruña
Irun-Bilbo-Salamanca-Fuentes de Oroño
Bartzelona-Vigo
Bartzelona-A Coruña
Irun-Bilbo-Alacant
Irun-Algeciras
Madril-Bilbo/Irun-Hendaia
Taxiak
RADIO TAXI 945273500
RADIO TAXI VIRGEN BLANCA 945253033