BILBO

Guggenheim Museoa
Guggenheim Museoa

Bizkaiko hiriburua da Bilbo, Diego Lopez de Harok sortua XIII. mendean. Bere industria nagusia burdingintza, metalgintza, ontzigintza eta kimikagintza (leherkariak, neumatikoak, plastikoak, eta abar) dira eta Europako portu garrantzitsuenetariko bat dauka. Alboherriak Bilbora erantsi zirenean sortu zen Bilbo Handia, Nerbioiko itsasadarrean hasi eta ibai horrek Kantauri itsasoarekin bat egiten duen punturaino hedatzen den megahiria.

Leku interesgarriak

Bilbo "berpiztu" egin zen Guggenheim museoa eta Euskalduna jauregia inauguratu zirenean. Baina Bilboren xarma eta ikusgarriak ez dira agortzen bi eraikin enblematiko horiekin.

Bilboko Alde Zaharra beteta dago hiriko historiaren zati bihurtuta dauden hainbat eraikinez, hala nola Arriaga antzokia, Burtsa, Udal Liburutegia, Erriberako merkatua edo Udaletxea. Merkataritzako gune bizi-bizia dira zazpi kaleak, eta hor aurkitzen dira Plaza Berria, Santiagoko katedral gotikoa, Euskal Etnografia Museoa eta Areatza.

Berebiziko merkatal bizitza azkarra dago baita ere Indautxu aldean, hiriaren goiko aldean. Dendez gain, ugari dira hor tabernak eta jatetxeak. Poza kalea -bere mutur batean Santi Mamiñeko futbol zelaia eta Bilboko Nazioarteko Erakustazoka dituena-- asteburu gauetan gaztez gainezka egoten da eta eguerdi aldean ere gazte samalda ederrak biltzen dira bere tabernetara bazkal aurreko poteak hartzeko. Egon ere, Indautxu ingurua taberna eta jatetxez josita dago, erruz aurkitzen baitira horietan euskal sukaldaritzaren hain zati ezaguna diren eta dagoeneko Madril edo Bartzelona bezalako hirietara hedatzen hasita dauden pintxoak.

Ezin utzi aipatu gabe Bilboko Zabalgunea. Ibaiaz bestaldean, Alde Zaharraren sarreran dagoen Areatza zeharkatuz iristen gara gune honetara, botxoko inguru ederrenetariko bat, kale zabal, lorategi eta enparantza txukunez betea. Diego Lopez de Haroren Etorbidea da Bilboko Zabalgunearen bihotza eta Bilboko kale nagusia. Bertan daude Bilboko ezaugarri diren hainbat eraikin: Bizkaiko Foru Aldundia, Gobernu Zibila, Arte Ederretako Museoa, Guggenheim museoa, Kasilda Iturrizar parkea eta Moyua plaza, besteak beste.

Gauza horien eta antzeko beste askoren bertutez irabazia du, beraz, Bilbok hiri kosmopolita, ireki eta anitzaren sona eta horregatik esan ohi da Bilbo dela Londresen antz gehien duen Europa Hegoaldeko hiria.

Inguruko Ibilbideak

Bilbon bertan ezeze inguruko herrietan ere badago zer ikusi eta zer gozatu, esaterako Santurtzi, Barakaldo, Getxo, Portugalete edo Gernikan.

Santurtzi: 50.000 biztanletik gora ditu eta gehien bat arrantzatik bizi da. Europako portu azkarrenetariko bat du eta erdian sardina saltzailearen irudi bat dauka, harako "Desde Santurce a Bilbao..." erdal kantu zahar eta ezagunean aipatzen denaren tankerakoa. Ikustekoak ditu orobat Karmengo Ama Birjina arrantzaleen patroiaren monumentua eta Jondone Jurgiren eliza parrokiala.

Portugalete: Santurtziko portuaren ondoan kokatua, hortik heldu zaio daukan itsasontzi mugimendu bizia. Industria nagusia burdingintza du. Portugalete Ibaizabal itsasadarraren ertzean dago eta ibaiaz bestaldean, aurrez aurre, Getxo dauka, Bizkaiko Zubia dagoela bien arteko lokarri. Eraikin garrantzitsu eta historiko horrez gain, ikusi beharrekoak dira Portugaleten Andre Mari eliza, Oribe enparantza, Salazar dorretxea eta Canilla etorbidea.

Barakaldo: ekonomiaren aldetik burdingintza, mekanika, kimika, eraikuntza eta oihalgintza ditu bere jarduera nagusiak; 120.000 biztanle ditu eta badauka altxor preziatu bat: San Bixente eliza, XIII. mendekoa. Bizkaiko bigarren hiri handiena da biztanlez (Bilboren hurrengo) eta aipatzekoa du baita ere Barakaldo Antzokia izeneko antzeztokia, urtean zehar hainbat ekitaldi eskaintzen dituena.

Gernika: Bizkaiko hiriburu politikotzat jo ohi da, Gernikan baitzuen egoitza Batzar Etxeak. Etxe horretan, haritzondo zahar baten azpian, euskal askatasunaren ikurra den Gernikako Arbolaren azpian, errege-erreginek euskal foruak betetzea hitzematen zuten. Azken gerrate zibilean hegazkin alemanek txikituta utzi zuten eta sarraski hartantxe hartu zuen oina Picassok bere Guernica famatua margotzeko. Ikusi beharrekoak dira Gernikan Bakearen Museoa, Leinuen Artxiboa, Alegria jauregi barrokoa, Andre Mari eliza parrokiala, Señorío ospital zaharra --Santa Klarako komentuari lotua puntu erdiko arku baten bidez-- eta Gernika Batailoiaren oroitarria.

Getxo: Zerbitzuak ditu jarduera ekonomiko nagusia. Kultur eta kirol eskaintza handia du eta hainbat ekitaldiren egoitza da, hala nola Nazioarteko Jazz Festibala, Nazioarteko Folk Festibala edo Nazioarteko Artisautza Azoka. Bestalde, 80.000 biztanletik gorako hiri honek kirol instalazio bikainak ditu, bai publikoak (Fadurako Kirol Hiria) eta bai pribatuak (Abrako Itsasketa Erret Kluba edo Neguriko Golf Erret Elkartea). Bilbo ukitzen dagoen hiri honek aukera ematen du Kantauriko kostaldean barrena paseatzeko eta oinez joateko Sopela, Plentzia eta Gorlizko hondartzetaraino, hala euren edertasunez nola euren eskaintza gastronomiko zabalarengatik uda garaian jenderik gehien biltzen dituzten hondartzak baitira.

Balmaseda: Bera da Bizkaiko lehenbiziko hiria; 1999. urtean zortzi mende bete zituen. Ekonomia aldetik industria, eraikuntza eta zerbitzuak ditu jarduera nagusiak. Monumentu ugari ditu, hala nola Zubi Zaharra, Balmasedaren ikurra den harresiko atea izana, San Joan eliza, Buniel jauregia, San Seberino eliza, Urrutia jauregia, Santa Klarako komentua eta beste anitz monumentu ikusgarri. Aldiz, Aste Santuko Bide Gurutzea da Balmaseda gehienik famatu duena, hots, XVIII. mendetik hona Ostegun Santu gauez hezur-haragizko aktoreek egiten duten antzezkizuna. Urtero-urtero gero eta jende gehiago erakartzen du ekitaldi horrek, zeinetan aldez edo moldez Balmasedako herritar guztiek parte hartzen duten.

Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek bat egiten duten lekuan dago Basauri, alderdi horretan zerbitzu eta biztanle gehien dituen herria, kultur eta aisialdiko eskaintza handia daukana. Basauritik hurbil, Durangaldean sartuta, Zornotza dago, 1951. urtean Etxanorekin bat egin eta Amorebieta-Etxano herria osatu zuena. Ikustekoak ditu balio kultural eta historikoko hainbat eliza, hala nola Jasokundeko Andre Marirena edo Bernagoitia, San Antonio, Boroa, Larrea eta Etxanoko elizateak.

Durangaldea toki magikoa da bere bazter zoragarri, bere mito eta elezahar eta ikusteko eta gozatzeko eskaintzen dituen hainbeste eta hainbeste gauzarengatik. Aipagarria da Durangaldeko mendietan Urkiolako Parke Naturala, 1989. urtean interes historiko, geografiko eta paisajezkoa izendatua. Bazter horiek "Suitza txikia" izenez ezagutzen dira Alpeetako bazterrak ekartzen baitituzte gogora. Toki ikusgarria da eskualde honetan Betsaideko gaina, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren muga egiten duen tontor zoragarria. Orografiaren ederraz gain naturak bestelako opariak ere egin dizkio eskualde honi, esaterako Etxeitako artea, Garai herrian kokatutako zuhaitza, erraldoiaren erraldoiz eta bere ostajearen simetrikoz eta lodiz "Bizkaiko Zuhaitz Berezien" sailean sartuta dagoena. Eskualde hau historiaurretik hona populatuta zegoela frogatzen dute han-hemen sakabanatutako kobazuloetan aurkitu diren aztarna arkeologiko ugariek.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

BARCELÓ HOTEL NERVIÓN ***
Campo Volantín 11
48007, Bilbao
+34944454700
www.barcelo.com
348 gelak

HOTEL CARLTON *****
Plaza Federico Moyúa 2
48009, Bilbao
+34944162200
148 gelak

HOTEL ERCILLA ****
Ercilla 37-39
48011, Bilbao
+34944705700
www.hotelercilla.es
346 gelak

HOTEL HESPERIA ZUBIALDE ****
Camino de Ventosa 24
Bilbao
+34944008100
www.hoteles-hesperia.es
82 gelak

HOTEL INDAUTXU ****
Plaza Bombero Etxániz s/n
48010, Bilbao
+34944440004
www.hotelindautxu.com
183 gelak

HOTEL LÓPEZ DE HARO *****
Obispo Orueta 2
48009, Bilbao
+34944235500
www.hotelercilla.es/es/lopezdeharo/
53 gelak

HOTEL NH VILLA DE BILBAO *****
Gran Vía 87
48011, Bilbao
+34944416000
www.nh-hoteles.com
142 gelak

Museoak:

BILBOKO ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Museo Plaza, 2
48011, Bilbo
+34944396060
www.museobilbao.com
Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00
Igande-jaiegunak: 10:00-14:00
Astelehenetan itxita.
Sarrera: 4,5 €
Sarrera berezia (jubilatu, ikasle eta langabetuak): 3€
12 urtez beherakoak, Museoaren Adiskideak eta asteazkenetan (museoaren eguna): Doan.

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Abandoibarra etorbidea, 2
48001, Bilbo
+34944359000
www.guggenheim-bilbao.es
Asteartetik igandera: 10:00-20:00
Astelehenak: itxita.
Uztaila-Abuztuak: egunero zabalik 9:00etatik 21:00etara.
Sarrera: 7 €
Jubilatu, pentsiodun eta ikasleak: 3,5 €
12 urtez beherakoak: doan.
Taldeak (gutxienez 20 lagun): 6,30€


EUSKAL MUSEO ETNOGRAFIKOA
Miguel Unamuno plaza, 4
48006, Bilbo
+34944155423
www.euskal-museoa.org
Asteartetik larunbatera: 11:00-17:00
Igandeak: 11:00-14:00
Astelehen-jaiegunak: itxita.
Sarrera: 3€
Ikasleak eta taldeak: 1,5€
10 urtez beherakoak eta jubilatuak: doan
Museoaren eguna (osteguna): doan.

Larrialdiak:

Larrialdiak: 112
Anbulantziak: Gurutze Gorria 944222222
DYA 944101010
Basurtoko ospitala: 944418800
Gurutzetako ospitala: 944850086

Jatetxeak:

GOIZEKO KABI
Helbidea: Particular de Estraunza, 4.
48011 Bilbao.
Telefono: 944421129.
Prezio: 50/75 euros
Menu: 34,85 euros.

GORROTXA
Helbidea: Alda. Urquijo, 30 (Galería).
48008 Bilbao.
Tel.: 944434937
Prezio: 50/75 euros

GUGGENHEIM BILBAO
Helbidea: Abandoibarra Etorbidea, 2.
48001 Bilbao.
Telefono:944 23 93 33
Prezio: 40/60 euros.
Menus: 31,85 y 43,28 euros.

GURIA
Helbidea: Gran Vía, 66.
48011 Bilbao.
Telefono: 944415780.
Prezio: 60/100 euros.
Menu: 41.02 y 58.70 euros.

VÍCTOR MONTES
Helbidea: Plaza Nueva, 8
48005 Bilbao
Tfno.: 94 415 70 67
Fax: 94 415 70 67
Prezio: 27 / 66 euros.

ZORTZIKO
Helbidea: Alda. de Mazarredo, 17.
48001 Bilbao.
Telefono: 944239743
Prezio: 54/78 euros.

Garraioak:

AUTOBUSAK:

BILBOBUS
Bilbo barruko autobus zerbitzua
Informazioa: 944484080

BIZKAIBUS
Bizkai barruko autobus zerbitzua
Informazioa: 902 222 265

TRENAK:

Bilbo Naja: Bailen kalea, 2, Bilbo.
Abandoko geltokia: Plaza Biribila 2, Bilbo.
Atxuriko geltokia: Atxuri kalea, 6-8, Bilbo.

ALDIRIKO TRENAK

RENFE
Informazioa: 902 240202 / 944238635
Nerbioi ezker ibaialdea eta Bilbo lotzen ditu.
Lineak: Santurtzi-Bilbo Naja
Muskiz-Bilbo Naja
Urduña-Bilbo Naja

FEVE

Informazioa: 944232266
Balmaseda eta Enkarterriak Bilborekin lotzen ditu.
Linea: Balmaseda-Bilbo.

EUSKOTREN

Informazioa: 944019900 / 944339500
Ermua eta Bilbo-Atxuri lotzen ditu Durangalde eta Arratiatik zehar.
Lineak: Ermua-Bilbo
Bermeo-Bilbo
Lezama-San Inazio (Bilbo)

IBILI LUZEKO TRENAK

RENFE
Informazioa: 902240202/ 944238635
Abandoko geltokia. Alacant, Bartzelona, Madril, A Coruña, Málaga eta Salamancarako trenak.

EUSKO TREN
Informazioa: 944019900/ 944339500
Donostia eta Bilboko Atxuri geltokia lotzen ditu. Gizpuzkoako herri batzuetan (Zarautz, Eibar, Ermua...) ere geratzen da

FEVE
Informazioa: 944232266
Bilbo eta Santander lotzen ditu La Najako geltokitik.

TAXIAK:

RADIO TAXI 944448888
TELE TAXI 944102121
RADIO-TAXI NERVIÓN 944269026