
Vigo da Galiziako Pontevedra probintzia barruan pisu gehien duen hirietariko bat, eta baita ere Galiziako Autonomia Erkidegoko hiri guztien artean moderno eta urbanizatuenetariko bat. Erromatarrek sortu zuten Vicus Spacorum izenarekin eta arrantza-portu txiki bezala mantendu zen Erdi Aro guztian. XVI. mendetik aurrera hasi zen azkartzen New Yorketik hurbilen dagoen portu transatlantikoa izateari esker. Espainiako arrantza-portu nagusia da eta Europako bigarrena.
Portuak, bere aldian, industria bultzatu du: arrain kontserbak, arrantzako ontzigintza eta arrantza ontzi konponketa, azukrea, pattarra, irina, beira, portzelana, zeramika eta itsasketa gaiak dira Vigok ekoizten dituen produktu nagusiak.
Paisajearen edertasuna da Vigoren ezaugarri azpimarragarriena. O Castro izeneko herrixka arkeologiko zaharretik begien menean geratzen dira La Guía mendia --bere ermita eta begiratokiarekin--, badia zabal miresgarria, Cíes irlak eta Parque Natural eder bat. Ikusi beharrekoak dira baita ere El Berbés auzo historikoa, hiriko alde zaharra eta hango Kolegiata eta inguruko kale-sarea, Quiñónez de León Museoa, Castrelos, Corujo eta Bembrive eliza erromanikoak eta Madroako parke zoologikoa.
Baiona, Vigoko itsasadarraren irteeran kokatutako herria, udaleku garrantzitsu bat da bere hondartza ederrengatik. Baionako arrantza-portura heldu zen Pinta itsasontzia Cristobal Colonen agindupeko Ameriketako itzulia egin ondoren. Ikusi beharrekoak dira Baionan Monte Boi harresia, Multzo Historiko Artistiko izendatuta dagoen alde zaharra, XI-XII. mendeko Kolegiata, Kruzeiroa, Hirutasun Santua edo Harkaitzeko Ama Birjina.
Cangas dugu Vigotik hurbil dagoen eta bisita bat merezi duen beste herri bat. Hondartza ederrak ditu eta herritarren bizibide nagusia arrain kontserbagintza, nekazaritza eta abeltzaintza dira batik bat. Baditu zenbait monumentu aipagarri: XVI. mendeko Kolegiata, XV. mendeko San Blas baseliza eta XVIII. mendeko Ospitaleko kapera.
HOTEL BAHÍA DE VIGO ****
Avenida Canovas del castillo 24
Vigo
+34986226700
91 gelak
HOTEL CIUDAD DE VIGO ****
Concepción Arenal 5
Vigo
+34986227820
101 gelak
GRAN HOTEL HUSA CAMIL ****
Avenida Samil 15
Vigo
+34986240000
137 gelak
HOTEL ZENIT LISBOA ***
Gran Vía 1
Vigo
+34986417255
100 gelak
HOTEL HESPERIA VIGO ****
Avenida de la Florida
Vigo
+34986296600
123 gelak
HOTEL MÉXICO ***
Vía Norte 10
Vigo
+34986431666
104 gelak
QUIÑÓNEZ DE LEÓN UDAL PAZO MUSEOA
Parque de Castrelos z/g
Vigo
986295070/ 986295075
Ordutegia: Neguan: Asteartetik larunbatera: 09:00-19:00.
Igande-jaiegunak: 10:00-14:00.
Udan: Asteartetik larunbatera: 09:00-20:00.
Igande-jaiegunak: 10:00-14:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera doan.
LISTE FUNDAZIOA. LISTE MUSEOA
Rúa da Pastora 22
Vigo
986244698
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta
17:00-19:00.
Igandeak: 11:00-14:30.
Astelehen-jaiegunetan itxita.
Sarrera: Helduak: 2.4 €
12 urtetik beherakoak eta zaharrak: 0.9 €
Taldeak (10 lagunetik gorakoak): 0.6 €
TIMÓN PLAYA
Helbidea: Rúa de Canido 8, Corujo (Vigo)
Telefono: 986490815
Prezio: 30 €
CASA ALFREDO
Helbidea: Tarreiga 87 (Mos), Vigo
Telefono: 986331008
Menu: 26 €
EL MOSQUITO
Helbidea: Plaza de Pedra 4, Vigo
Telefono: 986433570
Prezio: 45 €
LA OCA
Helbidea: Purificación Saavedra 8, Vigo
Telefono: 986371255
Prezio: 27 €
AUTOBUSAK:
Vigoko autobus geltokia
Avenida de Madrid z/g
Vigo
Informazioa: 986373411
TRENAK:
Vigoko Tren Geltokia
Praza da Estación z/g
Informazioa: 986431114
Vigotik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: A Coruña, Alacant, Albacete, Ávila, Bartzelona, Burgos, León, Logroño, Madril, Ourense, Palentzia, Iruñea, Pontevedra, Donostia, Santiago, Gasteiz, Zamora, Zaragoza.
TAXIAK:
RADIO TAXIA 986266377
RADIO TAXI ZENTRALA 986470000
Gurutze Gorriko Ospitalea 986438900
Xeral-Cíes Ospitale Gunea 986816000
Osasun Zentro Galiziarra 986821100
Larrialdiak 112