Tenerife

Tenerife
Tenerife

Tenerife da Kanariar uharteetako irla handiena eta Palma, Gomera eta Hierro uharteekin batera Santa Cruz (Tenerifekoa) probintzia osatzen du. Tenerife uhartea Afrikatik 300 kilometrora dago, erliebe bolkanikoa dauka, basaltozko mendi lerro batek zeharkatzen dio erdialdea, erdialderago eta altuago dena eta goradura handiko txuntxur zorrotzezko katea bat osatzen duena. Teide mendia (3718 m.) -Espainiako mendi altuena-- eta Chaborra mendia (3136 m.) dira mendi-lerro horretako gailur gorenak. Tenerife mundu guztian famatua dago bazter eguzkitsua izateagatik eta hala herrialde tropikaletako nola leku epeletako landare eta frutak ekoizten ditu --ereintzak zein altueratan egiten diren.

Nekazaritza da uhartearen ondasun nagusia (platanoak, tomateak, kipulak eta era askotako frutak eta ortuariak), baina garrantzitsuak dira baita ere abeltzaintza (batez ere ardiak eta ahuntzak), arrantza eta turismoa. Hegoaldean aipagarriak dira Adeje, Los Cristianos, Granadilla de Abona eta Santiago del Teide herriak.

Leku interesgarriak

Dituzten hondartzak eta urte guztian gozatzen duten eguraldi ederra dira Kanariar uharteek orohar eta Tenerifek bereziki daukaten erakargarri nagusia. Tenerife uhartearen hegoaldean hondartza hauek dira aipagarrienak: Adeje (Enramada hondartza), Arona (Ameriketako hondartza), San Juan hondartza eta Kristauen hondartza.

Inguruko Ibilbideak

Santiago del Teide Tenerife hegoaldeko arrantza-portu nagusietariko bat da eta azpimarratzekoak ditu Gigantes Kirol Molla, izen bereko itsas-labarrean kokatua, XVII. mendeko eliza parrokiala, Etnografia Museoa, La Arena hondartza, bandera urdinekoa eta uharte guztiko sarituena, labar ikaragarri batzuk eta Chinyeroko Natur Erreserba Berezia. Alta, uharteko bazter bolkanikoak eta bertako loredi izugarri aberatsa dira Tenerifek bisitarientzat daukan ikuskizunik zirraragarriena.

Esteka interesgarriak

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL BARCELÓ SANTIAGO ****
La Hondura 8
Santiago del Teide
+34922860925
406 gelak

ARONA GRAN HOTEL ****
Avenida Marítima s/n
Los Cristianos
+34922750678
401 gelak

HOTEL CLEOPATRA PALACE *****
Avenida de las Américas s/n
Arona
+34922757500
199 gelak


HOTEL LAS DALIAS ****
Gran Bretaña 1
Adeje
+34922792712
429 gelak

HOTEL JARDÍN TROPICAL ****
Gran Bretaña s/n
Adeje
+34922746000
438 gelak

Museoak:

TENERIFEKO ETNOGRAFIA MUSEOA
Taroconte-Valle Guerra errepidea, 44
Valle Guerra-La Laguna
922543053
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-17:00.
Igandeak: 10:00-14:00.
Astelehenetan itxita.

TENERIFEKO HISTORIA MUSEOA
San Agustín 22
San Cristóbal de La Laguna
922630103
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-17:00.
Igandea: 10:00-14:00.
Astelehenetan itxita.

ZIENTZIA ETA KOSMOKO MUSEOA
Vía Láctea z/g
San Cristóbal de La Laguna
922263454
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-20:00.
Astelehenetan itxita.

TENERIFEKO ARKEOLOGIA MUSEOA
Fuente Morales z/g
Santa Cruz (Tenerifekoa)
922213000
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-17:00.
Igandea: 10:00-14:00.

Jatetxeak:

PANCHO
Helbidea: Avenida Marítima s/n, Playa de La Arena, Santiago del Teide.
Telefono: 922861323
Prezio: 24 €

EL PATIO (HOTEL JARDÍN TROPICAL)
Helbidea: Gran Bretaña s/n, Adeje
Telefono: 922746063
Prezio: 48 €

EL JABLE
Helbidea: Bentejüi 8, Granadilla de Abona
Telefono: 922390698
Prezio: 24 €

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Tenerifeko Hiriarteko Garraioak, E.A.
Tres de Mayo etorbidea
Santa Cruz (Tenerifekoa)
Informazioa eta zerbitzuak: 922531300

TRENAK:

Trenbide ibilbide bat baino gehiago daude uharteko iparraldea eta hegoaldea elkarrekin lotzen:
- Oinarrizko aukera: lehenbiziko tren geltokia -Añaza-eta Las Américas lotzen ditu.
- Güimarreko adarra
- Granadilla de Abonako adarra
- Aireportuko terminaleko eta San Isidroko adarra
- Las Galletasko adarra
- Los Cristianosko adarra

TAXIAK:

Adeje 922741612
Los Cristianos 922796611
Granadilla de Abona 922771050
Santiago del Teide 922861627

Larrialdiak:

Anbulantziak 922629119
Nuestra Señora de los Dolores Ospitalea 922426213
Santa Cruz de Tenerife Ospitale Zibila 922213211
Santa Cruz de Tenerifeko Gurutze Gorria 922281800