
Konpostelako Santiagok, Galiziako A Coruña probintziako hiriak, apezpiku hiri eta Galizia guztiko unibertsitate esparru buru izateari zor dio bere garrantzia. Hiria Jaundone Jakueren hilobia aurkitzearekin sortu zen 813. urtean, Alfontso II.aren agintaldian. Santuaren hilobia aurkitu zenean, Iriako (Padron) apezpiku aulkia Santiagora aldatu zen eta haren gerizan sortu zen hiria. Galiziako Autonomia Estatutua onartu zenean (1981), Santiago Galiziako Autonomia Erkidegoko hiriburu bihurtu zen. Gaur egungo basilika XI. mendean egiten hasi zen, anitz mendez Europa guztiko jendeen erromesaldien helmuga izan zen eta bera da Erdi Arotik hona Santiagoko eraikin adierazgarrienetariko bat. Erromesaldi horiek ezin konta ahala bisitari ekarri zituzten Santiagora menderen mende eta Erroma baino hiri indartsuagoa bihurtu zuen.
Merkataritza eta turismo hiri bat izateaz gain, Santiagok mekanikako eta zurgintzako lantegi handiak ditu eta artisau gaiak ekoizten ditu, batez ere zilar eta urre lanak.
Santiagoko monumentu anitzen artean Katedrala da aipagarriena, erromaniko-bizantino tankerakoa eta hiru nabe eta 25 kaperakoa. Kapera nagusia Jaundone Jakue eta haren jarraitzaileen gorpuak gordetzen dituen kriptaren gainean aurkitzen da. Bestalde, katedralak hiru fatxada ditu: Obradoiro, Loriako Ataria aurkitzen den lekua, eta Platerías eta Azabachería izeneko fatxadak. Espainiako Plazaren inguruan eraikin sorta bikaina dago: Katedralaz gain, Konfesoreen Apaizgaitegia (gaur egun udaletxea), Erregeren Ospitale zaharra (gaur egun Errege Katolikoen Ostala) eta San Jerónimo Kolegioa (gaur egun Eskola Normala). Hona hemen Santiagoko beste eraikin ikusgarri batzuk: Unibertsitatea, Fonseca Kolegioa (Farmaziako fakultatea), San Martín de Pinarioko monastegia (Kontzilioko Mintegia), Santa María Salomé eliza, Santo Domingo, Santa Susana eta San Lorenzo komentuak eta Sarreko Kolegiata, Galiziako erromanikoaren adibide bikaina. Santiagoko kale enblematikoen artean nagusi dira Villar, Nueva, Franco, Troya eta Brillares kaleak eta Platerías eta Literarios plazak.
Padrón, Antonio ibilbideko Iria Flavia zaharra, Camilo Jose Cela Nobel saridunaren sorterria eta idazle horren izen bereko fundazioaren egoitza da. A Coruña probintzian eta Arousa itsasadarraren ertzean kokatua, basoz eta soro sailez inguratua dago. Herritarren irabazpide nagusia Ulla ibaiko izokin eta amuarrainen arrantza da. Bisitariei zer erakutsi asko dauka, eta monumentuen artean aipatzekoak ditu Iria Flaviako Andra Mari Kolegiata -bertako hilerrian dago ehortzia Rosalia de Castro, herriko alaba eta idazle sonatua--; Carmen iturria --Carmen komentuaren barruan--, Herbon monasterioa, Herbongo eliza erromanikoa, Padrongo eliza parrokiala, Rosalia de Castroren etxe-museoa, Padrongo lorategiak --monumentu artistiko nazional izendatuak--, John Trulook Trenbide Museoa -Camilo Jose Cela Fundazioaren barruan--, Espoloiko pasialekua eta Galiziako "pazo" tipiko batzuk, hala nola Quitoko apezpikuarena eta Retengoa.
Noya, Murostik hurbil dagoen A Coruñako herriak turismo aldetik badu indar berezia bere hondartzengatik eta bere itsasadarraren edertasunagatik. Eztainu eta wolfram meategiz eta basogintzako industriaz josia, Noyak baditu anitz gauza ikusgarri bisitariarentzat: Erdi Aroko herria eta garai bereko kanposantua, herriari holako aire guren bat ematen dioten etxe gotikoak, Andra Mari "A Nova" eliza --hilarrien museo bat dauka--, San Marin eliza eta Toxosoutos monasterioa. Noyaren ingurumarietan ikustekoak dira "Cova da Moura" eta "Arca do Barbanza"ko trikuharriak.
HOTEL MELIÁ ARAGUANEY *****
Alfredo Brañas 5
Santiago
+34981595900
80 gelak
HOTEL COMPOSTELA ****
Hórreo 1
Santiago
+34981585700
99 gelak
HOTEL HESPERIA GELMÍREZ ***
Hórreo 92
Santiago
+34981561100
138 gelak
HOTEL HUSA CIUDAD DE COMPOSTELA ***
Avenida de Lugo 213
Santiago
+34981569320
30 gelak
HOTEL HUSA SANTIAGO APÓSTOL ***
Cuesta de San Marcos 1
Santiago
+34981557155
100 gelak
ARTE GARAIKIDEKO ZENTRO GALIZIARRA
Ramón María del Valle Inclán
981546619
Ordutegia: Asteartetik igandera: 11:00-20:00.
Astelehenetan itxita.
www.cgac.org
MUSEO DO POBO GALEGO
San Domingo de Barnaval z/g
981583620
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00
eta 16:00-20:00.
Igandeetan itxita.
www.museodopobo.es
KATEDRALEKO MUSEOA
Plaza do Obradoiro
981581155
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:30
eta 16:00-21:30.
Igande-jaiegunak: 10:30-13:30 eta 16:00-19:30.
ERROMESALDIEN MUSEOA
Rúa San Miguel, 4
981581518
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00-20:00.
Larunbatak: 10:00-13:30 eta 17:00-20:00.
Igandeak: 10:00-13:30.
Sarrera: Orokorra: 2.40 €
Merkea: 1.20 €
Doan: larunbat arratsaldetan, igandeetan, 18 urtetik
beherakoak, 65 urtetik gorakoak eta langabetuak.
COLEXIATA DE SAR
Rúa de Sar z/g
981562891
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:00
eta 16:00-19:00.
MONCHO VILAS
Helbidea: Avenida de Villagarcía 21, Santiago
Telefono: 981598387
Prezio: 36 €
DON GAIFEROS
Helbidea: Rúa Nova 23
Telefono: 981583894
Prezio: 34 €
FORNOS
Helbidea: Hórreo 24, Santiago
Telefono: 981565721
Prezio: 30 €
TOÑI VICENTE
Helbidea: Rosalía de Castro 24, Santiago
Telefono: 981594100
Menu: 42 €
AUTOBUSAK:
Autobus geltokia
San Cayetano z/g
Santiago
981587700
Santiagotik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Madril, Gijón, Bilbo, Irun, Bartzelona, A Coruña, Lugo, Ourense, Pontevedra, Ferrol eta Vigo.
TRENAK:
Tren geltokia
Rúa do Hórreo
Santiago
981596050
Santiagotik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: A Coruña, Albacete, Alacant, Ávila, Bilbo, Burgos, León, Madril, Ourense, Palentzia, Pontevedra, Donostia, Vigo, Gasteiz eta Zamora.
TAXIAK:
Figueroa Etorbideko taxi geltokia: 981585970
Eurotaxi 670505154
Gurutze Gorria 981222222
Larrialdiak 981561006
Probintziako Ospitalea 981521100
Probintziako Ospitale Mediko Kirurgikoa Herri Fundazioa
981951500
Santiagoko Unibertsitateko Ospitalea 981540000