PALMA DE MALLORCA

PALMA DE MALLORCA
PALMA DE MALLORCA

Palma (Mallorcakoa) Balear uharteetako hiriburua da eta Mallorca irlaren hegoaldeko kostaldean kokatua dago. Egoitza hiria izan da beti baina industria zerbait ere badauka (dekorazioko beiragintza, artisautza, zeramika, harigintza, altzariak, txokolatea, garagardoa, hestekiak eta, batez ere, oinetakoak). Bizkitartean, turismoa da Palmaren ondasun nagusia, bere garraio-sare handi eta hotel industria garatuaren iturburua. Portua, uhartera sartzen diren salgaien pasabidea ezeze Bartzelona, Valentzia eta Alacant portuetatik uhartera heldu diren paseariendako sarrera ere bada. Hiria Quinto Cecilio Metelo Balear uharteen konkistatzaile erromatarrak sortu zuen K.a. 123an; ondoren bandalo, bizantino eta arabiarren esku egon zen harik eta 1229ko abenduaren 31n Aragoiko Jaime I.ak beretu zuen arte.

Leku interesgarriak

Mallorca uhartea izugarri polita da berez, baina gizonaren lanak eraikin bikainekin ederragotu du. Katedrala XIII. mendekoa da eta baditu tapiz eta erretaula bikainak eta Gaudik diseinatutako koru bat. Ikusgarriak dira baita ere Bellver gaztelua, Homaiaren Dorrea, gaur egun Hiriko Historia Museoa bihurtua, San Frantzisko eliza, Udaletxea, Almudaina jauregia, Auzo zaharra, Puig Sant Pere arrantzale auzoa, Arte Garaikideko Museoa edo Pilar eta Joan Miró Fundazioa.

Inguruko Ibilbideak

Andraitx Portua Mallorcako udalerrietariko bat da. Arrantza-portu garrantzitsu bat dauka, badia eder batean kokatua. Bisitariak gehien erakartzen dituena hemengo hondartzak dira --Camp de Mar, San Telmo eta El Puerto--, baina herriak aukera ematen du baita ere uhartearen ikuspegi politenetariko batez gozatzeko bere itsas-labarretik edo Kirol Portua zein XVI. mendeko Son Mas gaztelua -gaur egun udaletxe bihurtua-- bisitatzeko.

Pollensa Mallorcatik 52 kilometrora dago eta 13.000 biztanletik gora ditu. Bere altxor nagusien artean kontatzen dira zubi erromatarra eta herria inguratzen duten eliza gotiko eta tenplu barrokoak. Parrokiako tenpluan estilo guztietako eskulturak daude ikusgai. Hor da, baita ere, Pollença Museoa, K.a. IV. mendeko arkeologia atal bat eta margogintza gotiko eta modernoko beste atal bat dituena.

Palmatik doi-doia 17 kilometrora eta Deyátik hurbil aurkitzen da Valdemosa. Herri horretan dago Miramar gaztelu bikaina, bere ikuspegi zoragarriekin. Bisitatzeko modukoak dira Valdemosan XIV. mendeko Kartusia -- Federico Chopin musikagilearen egoitza izana-eta Udal Museoa.

Manacor herriaren inguruan aurkitzen dira Dracheko haitzulo ikaragarri bezain bitxiak eta Porto Cristo-n berriz Mallorkako akuarioa. Bisita bat merezi dute noski Parke Tropikalak eta Los Pájaros deritzan hegazti parkeak, biak nola biak uharteko kalen inguruan kokatuak.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

ARABELLA SHERATON GLOF HOTEL *****
Carrer Vinagrella s/n
Mallorca
+34971799999
93 gelak

HOTEL GH UTO PALACE *****
Joan Miró 303
Mallorca
+34971401211
256 gelak

HOTEL HESPERIA CIUTAT DE MALLORCA ****
Francisco Vidal Sureda 24
Mallorca
+34971701306
62 gelak

HOTEL MELIÁ CONFORT BELLVER ****
Paseo Marítimo 11
Mallorca
+34971735142
385 gelak

HOTEL BARCELÓ PUERTO PALMA ***
Misión San Diego 6
Mallorca
+34971261700

HOTEL RIU BRAVO ****
Misión de San Diego 4
Mallorca
+34971266300
340 gelak

Museoak:

MALLORCAKO MUSEOA
Portella 5
971724794/ 971717540
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00.
Igandeak: 10:00-14:00.

BALEARRETAKO MUSEO HISTORIKO MILITARRA
Dique el Oeste z/g
971402145
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00.

ALMUDANAKO ERRET JAUREGIKO MUSEOA
Palau Reail z/g
971727145
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:30 eta 16:00-18:00.
Larunbatak: 10:00-14:00.

HIRIKO HISTORIA MUSEOA
Bellver gaztelua, z/g
971730657
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 08:00-19:00.
Igande-jaiegunak: 10:00-17:00.

Jatetxeak:

TRISTÁN
Helbidea: Puerto Portals. Local 1, Portals Nous
Telefono: 971675547
Menu: 84 €

PORTO PÍ
Helbidea: Joan Miró 174, Palma de Mallorca
Telefono: 971400087
Prezio: 36 €
Menu degustación: 48 €

KOLDO ROYO
Helbidea: Avenida Ingeniero Gabriel Roca 3, Paseo Marítimo, Palma de Mallorca.
Telefono: 971732435
Menu: 22 €

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Hiru autobus linea daude uhartean herri zenbait elkarrekin lotzen.
1) Palma (E.M.T): 22 linea Palmako erdigunea eta auzoak elkarrekin lotzen ditu.
2) Aireportua-Palma
3) Uharteko autobusak: Palma hiria uharteko herri enparauekin lotzen dituzte.

TRENAK:

Trenbide Geltokia
Plaza de España
Palma (Mallorcakoa)
Sóller Trenbidea: 971722051, Mallorca Trenbidea (Palma-Inca-Sa Pobla): 971752245

Bi trenbide daude Mallorcan:
1) Palma, Inca eta Sa Pobla elkarrekin lotzen ditu eta herri hauetan geratzen da: Verge de lluc, Pont d'Inca, Marratxi, Santa María, Consell/Alaró, Binissalem, Lloseta, Llubí eta Muro.
2) Palma-Sóller lotzen ditu eta Tramuntana mendi-lerroaren ikuspegi ederrak eskaintzen ditu.

TAXIAK:

Autotaxien Kooperatiba 971657058
Sociedad Cooperativa Taxis Arenal Lluchmajor 971440212
Palma Radio Taxiak 971401414

Larrialdiak:

Larrialdiak 112
Gurutze Gorria 971295000
Mallorcako Ospitale Nagusia 971728484
San Juan de Dios Ospitalea 971265854