
Madrileko Autonomia Erkidegoko eta Espainiako hiriburua da Madril. Iberiar Penintsulako bihotz geografikoan kokatuta dago eta baditu hiru milioi biztanletik gora. XI. mendearen bigarren erdian sortu zen Mohamed I.ak gotorleku bat eraikiarazi zuenean eta hari gero medina eta alkazar musulmanak erantsi zitzaizkionean. Kristauek lurraldea beretu zutelarik, harresiz inguratutako Madrilen kanpoko aldean gune populatu bat sortu zen, Arrabal izenekoa, ezagutzen ez dugun data batean hesitu zutena eta irteera nagusia Puerta del Sol edo `sortaldeko atea' zuena. Bere jatorri eta baliabideak gora-behera, Madril industria hiri garrantzitsua bilakatu da.
Baditu lantegi elektromagnetikoak, metalezkoak, kimikoak, farmazeutikoak, oihalgintzakoak, arte grafikoetakoak eta eraikuntzakoak. Estatuko errepide-sarearen ardatza da eta Estatuko burokrazia, informazio eta banketxeen gune buruzagia. Madrilen daukate euren egoitza Estatuburuak, Gobernuak, Senatuak, Diputatu Ganbarak, Konstituzio Epaitegiak, Epaitegi Gorenak eta ordezkaritza diplomatikoek.
Madril kultur bizitzaren hiriburua da eta ezin hutseginezko
milaka ikuskizun ditu bisitarientzat. Baditu ikastegi
garrantzitsuak -Unibertsitate Hiria, ingeniaritza
eskolak, eta abar-, ikerketa zentroak -Consejo Superior
de Investigaciones Científicas delakoa eta
bere institutu guztiak-, artxibategiak eta liburutegiak
-Liburutegi Nazionala, Udal Hemeroteka, Hiriko Artxibategia-,
eta anitz museo -Prado museoa, munduko museo aberatsenetariko
bat, Arkeologia Museoa, Thyssen Bornemisza museoa
--munduko arte bilduma pribatu garrantzitsuenetariko
bat--, eta abar.
Bere etengabeko hazi beharraren kausaz Madrilek galdu
egin ditu bere ezaugarri klasikoenetariko batzuk,
baina guztiarekin ere badauka oraindik balio handiko
eraikinik asko: San Nicolás eta San Pedro el
Real dorre mudejarrak, San Jerónimo eliza gotikoa,
Erret Jauregia, Ministeritza Berriak, Pradoko museoa,
Alcalako Atea, Cibeles iturria, Neptuno edo Plaza
Nagusia eta El Retiro parkean jaukitzen den Felipe
II.aren monumentua.
Escoriala bisitatzea ezinbesteko lana zaio Madrilera heldu den bisitariari, Madrilek daukan altxor preziatuena baita eraikin suber hau. Escorialeko San Lorenzoren Errege Monasterioa XVI. mendean eraiki zen Felipe II.aren aginduz. Bi alderdi ditu: Monasterioa eta Erret Jauregia, azken honetan Espainiako errege-erreginen panteoia dagoela. Monasterioak berebiziko artelan aberatsak gordetzen ditu, bertan baitaude ikusgai El Greko, Velázquez, el Bosco edo Tizianoren hainbat margolan. Horrezaz gain, badu liburutegi bat ezin utzizkoa.
Aranjuez Espainietako errege-erreginen udalekua izan da Karlos V.aren garaitik hona eta gaur egun Madrileko Autonomia Erkidegoak daukan harribitxi ederrenetariko bat da. Bere alde zaharra Gune Historiko-Artistiko izendatua dago eta ez da noski Aranjuezko altxor bakarra. Aipagarriak dira Erret Jauregia, La Isla, Principe, Isabel II eta Parterreko lorategiak, nekazariaren etxea eta Isabel Farnesio Kulturgunea. Bestalde, Aranjuezen ez da falta industriarik, batez ere arlo hauetan: pattarrak eta likoreak, larru-apainketa, farmaziagaiak, irina, txokolatea eta beirak.
Toledo Madrileko Autonomia Erkidegoaren hegoaldeko auzo-erkidegoa da. Toledoko probintzia da Espainiako turistek gehien bisitatzen duten bazterra, segur ez baita motiborik falta. Funtsean, Toledo altxor bat da bere baitan. Ikusi beharrekoak dira katedrala, Sagrarioko Ama Birjinaren Kapera, Errege Berrien Kapera, San Ildefonsoren Kapera, San Joanen Kapera --Dorreko Kapera ere deitzen zaiona--, Santiago Arrabalekoaren Eliza, Argiko Kristoren Mezkita, San Juan de los Reyes eta juduen auzoa, azken hauek Toledo zaharraren adierazle bikainak inondik ere. Orobat ikusi beharrekoak dira Toledon El Grekoren etxea, Santa Cruz museoa, Armadaren Museoa eta San Servando gaztelua.
Segovia Madrileko bisitariak handizki erakartzen dituen hiria da. Madrileko Autonomia Erkidegoaren iparraldeko auzo-probintziako hiriburua da eta ezaguna da ez bakarrik bere gastronomiarengatik (txerrikumea eta mazapanak ditu jangai ezagunenak), baizik eta hiriaren beraren edertasunagatik eta erakusteko dituen hainbeste eraikin eta kultur altxor ederrengatik, hala nola: XVI. mendeko katedrala, hiriaren irudi enblematikoa bilakatuta dagoen akueduktu erromatarra, Alkazarreko gotorleku-jauregia, Parraleko monasterioa, Vera Cruz eliza, Fuencislako Ama Birjinaren santutegia, Apezpikuen jauregia edota Casa de los Picos delakoa.
HOTEL PALACE *****
Plaza de las Cortes 7
Madril
+34913608000
465 gelak
HOTEL RITZ *****
Plaza de la Lealtad 5
Madril
+34914016767
158 gelak
HOTEL EMPERATRIZ ****
López de Hoyos 4
Madril
+34915638088
www.hotel-emperatriz.com
158 gelak
HOTEL NH ZURBANO ***
Zurbano 79-81
Madril
+34914414500
www.nh-hoteles.com
266 gelak
HOTEL BAUZÁ ****
Goya 79
Madril
+34914357545
www.hotelbauza.com
177 gelak
HOTEL VILLA MAGNA PARK HYATT*****
Paseo de la castellana 22
Madril
+34915871234
http://madrid.hyatt.com/magna/
182 gelak
HOTEL CUZCO ****
Paseo de la castellana 133
Madril
+34915560600
330 gelak
HOTEL NH EUROBUILDING ****
Padre Damián 23
Madril
+34913454500
www.nh-hoteles.com
421 gelak
HOTEL NH EMBAJADA ***
Santa Engracia 5
Madril
+34915940213
www.nh-hoteles.com
101 gelak
ARGIZAGIAREN MUSEOA
Colón plaza
Madril
913080825
Ordutegia: Astelehenetik ostiraletara: 10:00-14.30
eta 16:00-20:00.
Larunbat-igande-jaiegunetan: 10:00-20:00.
Sarrera: Orokorra: 5.4 €
Merkea: 3.6 €
www.museodeceramadrid.com
EL PRADOKO MUSEOA
El Pradoko ibilbidea, z/g
Madril
913302800
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 09:00-19:00.
Igande-jaiegunak: 09:00-14:00.
Sarrera: Orokorra: 3 €
Merkea: 1.5 €
Doan: larunbatetan 14:00etatik 19:00etara, igandetan
09:00etatik 14:00etara, 65 urtez goitikoak, jubilatuak,
maiatzaren 18an (museoen eguna), urruaren 12an (Estatuko
jaia), abenduaren 6an (Konstituzio eguna).
http://museoprado.mcu.es
THYSSEN BORNEMISZA MUSEOA
Paseo del Pardo, 8
Madril
914203944
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-19:00.
Sarrera: Orokorra: 4.20 €
Merkea: 2.4 €
Doan: 12 urtez beherakoak.
www.museothyssen.org
SOFIA ERREGINA ARTEGUNE MUSEO NAZIONALA (MUSEO NACIONAL
CENTRO DE ARTE REINA SOFIA)
Santa Isabel 52
Madril
914675062
Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 10:00-21:00.
Igandeak: 10:00-14.30.
Sarrera: Orokorra: 3 €
Merkatua: 1.5 €
Doan: Larunbatetan 14:00etatik 19:00etara, igandetan
09:00etatik 14:00etara, 65 urtetik gorakoak, jubilatuak,
maiatzaren 18an (museoen eguna), urruaren 12an (Estatuko
jaia), abenduaren 6an (Konstituzio eguna).
http://museoreinasofia.mcu.es
Casa Lucio
Helbidea: Cava Baja 35, Madril
Telefono: 913653252
Prezio: 36 €
Teatriz
Helbidea: Hermosilla 15, Madril
Telefono: 915775379
Menu: 18 €
Prezio: 30 €
Iroco
Helbidea: Velásquez 18, Madril
Telefono: 914317381
Menu: 18 €
Prezio: 27 €
Goizeko-Kabi
Helbidea: Comandante Zorita 37, Madril
Telefono: 915330214
Prezio: 50 €
El Puchero
Helbidea: Larra 13, Madril
Telefono: 914450577
Prezio medio carta: 24 €
Polenta
Plaza de la Marina Española, 4. Madril
Tfno. 91 542 38 95
AUTOBUSAK:
Amerika Etorbideko geltokia
Amerika Etorbidea, 9
Madril
915626673
Hegoaldeko Geltokia
Méndez Álvaro z/g
Madril (San Blas)
914684200
Madriletik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Alacant, Albacete, Almería, Ávila, Badajoz, Cáceres, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Cádiz, Kordoba, Huelva, Sevilla, Cuenca, Castellón, Ciudad Real, Guadalajara, Granada, Jaén, A Coruña, Lugo, León, Palentzia, Valladolid, Málaga, Ourense, Pontevedra, Oviedo, Iruñea, Salamanca, Zamora, Donostia, Gasteiz, Santander, Segovia, Soria, Tarragona, Zaragoza, Teruel, Toledo, Valentzia.
TRENAK:
Atochako geltokia Chamartingo geltokia
Plaza del Emperador Carlos V, z/g Agustín de
Foxá z/g
Madril Madril
915066846 913006969
Madriletik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: A Coruña, Albacete, Almería, Ávila, Badajoz, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Cáceres, Cádiz, Ciudad Real, Kordoba, Cuenca, Gijón, Granada, Guadalajara, Huelva, Huesca, Jaén, León, Logroño, Lugo, Málaga, Ourense, Oviedo, Palentzia, Iruñea, Pontevedra, Salamanca, Donostia, Santander, Konpostelako Santiago, Segovia, Soria, Toledo, Valentzia, Valladolid, Vigo, Gasteiz, Zamora, Zaragoza.
TAXIAK:
RADIO TAXI INDEPENDIENTE 914055500
TELE TAXI 915478600
RADIO TELÉFONO TAXI 913713711
Larrialdiak 928492112/ 928296600
Cruz Roja 928513290/ 928814866/ 928812222
Centro de Salud Santa Coloma 928815183/ 928803060
Centro Salud San Bartolomé 928520261/ 928520179
Ospitala General de Lanzarote 928801636