
Bartzelona da Kataluniako hiriburua eta Estatuko bigarren hiria biztanle kopuruz. Orobat da nekazal eta lantegi eskualde garrantzitsu baten hiriburua; Tibidabotik Montjuicera bitartean hiru gune berezi antzematen zaizkio: Alde Zaharra, erdi aroko Bartzelonaren itxura gaurdaino biziarazten duen bere Auzo Gotikoarekin; Rondetatik errebaletaraino hedatzen den Zabalgunea, eta Bartzelonarekin bat egin duten albo-herriak. Bartzelonaren historia ederki jarraitu daiteke ezinago txukun zainduta dauden iraganeko hainbat eraikin ikusiz: erromatarren garaiko harresiak, bisigodoen garaiko basilika, haren gainean eraikitako katedral gotikoa, eta abar.
Makinismoaren bultzadaz Bartzelona Espainiako industriagune gailena bilakatu zen. Oihalgintza, kimikagaiak, gas naturalaren birgasifikazioa, koloranteak, usain gozoak, autoak eta makinagintza dira Bartzelonako ekoizpen eta industria jarduera nagusiak. Horrezaz gain, Bartzelonako portua Espainiako portu garrantzitsu eta sartu-irten handienetariko bat da.
Bartzelonak anitz aukera eskaintzen dizkio bisitariari. Bere omena mundu guztira zabaldu zen 1992. urtean Joko Olinpikoen egoitza izan zenean, baina bestalde ere Bartzelonak izugarriko ondare aberatsa du eraikin, arte eta museoen aldetik. Kataluniako plaza da Bartzelonaren erdigunea; beste leku garrantzitsu batzuk dira Bakearen Atea, portuan kokatua eta Ranblekin -hiriko alderdi transitatuenarekin-- lotura egiten duena; Colonen pasealekua eta Paraleloa; Graciako ibilbidea, Etorbide Diagonala, Catalunyako Gorteen Etorbide Nagusia eta Montjuiceko lorategi gaitzak, Jauregi Nazionala eta Erakustazoka. Orobat aipatzekoak dira Parke Zoologikoa eta Acuarama delakoa, eta Ciudadela, Tibidabo, Cervantes, Verdaguer, Maragall, Güell (Gaudi famatuaren lana) eta Turó parkeak. Ikusi beharreko tenpluen artean aipatzekoak dira San Pablo del Campo eliza, Santa María del Mar eliza, Nuestra Señora de la Merced, Nuestra Señora de los Reyes eta Sagrada Familiako tenplu bukatu gabea, Gaudi arkitektoaren lana (Gracia pasealekuko Batlló eta La Pedrera etxeak bezala) eta Bartzelonako eraikin ezagunenetariko bat. Izugarriko aberastasuna dauka Bartzelonak museotan, ezen baditu 20 museo garrantzitsu, euren artean Arte Modernoko Museoa, Picasso Museoa, Museo Militarra eta Etnologia Museoa. Bartzelonaren beste harribitxi bat Liceu Antzokia da --sute batek errautsi ondoren berrikitan eraberritu eta zabaldu dena--, Musika Jauregia eta hiru unibertsitate.
Sitges lehen mailako turismo-gune bat bihurtu da bere hondartza eder, hotel bikain, golf zelai eta igerilekuei esker. Likoreak, kartoia eta oinetakoak ekoizteaz gain, badu Museo Erromaniko ikusgarri bat eta Cau Ferrat Museoa, bere pintura, zeramika eta burdinazko lan prezagarriekin. Ikusi beharrekoak dira Sitgesen Itsasoko pasealekuko jauretxeak, Maricel Jauregia eta Maricel de Mar Jauregia. Azkenik, ikusgarria da Sitgesen urtero egiten da krabelin erakusketa.
Sabadell Vallés eskualdean eta Ripio ibaiaren ertzean kokatutako Bartzelonako udalerri bat da. Mendi-lerro batek inguratzen du eta ibar bikainak ditu txangoak egiteko. Hiri moderno eta enpresariala da, bere ekonomiaren oinarria oihalgintza eta oihalgintzaren inguruko jarduerak (zuriketa, tindaketa, estanpatua...) direla. Horiez gain, metalak, alkohola, xaboia, makinak eta abar ere ekoizten ditu. Lantegiak ezeze, Sabadellek badu paleontologia museo garrantzitsu bat, herri arte, zeramika, brontze eta zigilu bilduma ikusgarriekin. Baditu beste bi museo ere: hiriko historiaren museoa eta Casa Turull eraikinean kokatutako Arte Museoa.
Castelldefels Bartzelonako probintziako bizitzagune eta udaleku handi bat da. Eraikuntzako lantegiak dira bere ekonomiaren oinarria eta baditu gaztelu bat -eraberritzen ari dena-eliza konpondu bat eta Goaitarien Dorreak izenez ezagutzen diren dorre zenbait, XVIII. mendekoak eta hiriaren kanpoaldean kokatuak.
HOTEL HESPERIA SARRIÁ ****
Los Vergos 20
Bartzelona
+34932045551
www.hoteles-hesperia.es
145 gelak
HOTEL NH PEDRALBES ***
Vía Augusta 127
Bartzelona
+34932037112
www.nh-hoteles.com
32 gelak
HOTEL HILTON BARTZELONA *****
Avenida Diagonal 589-591
Bartzelona
+34934957777
286 gelak
HOTEL ARTS BARTZELONA *****
De la Marina 19-21
Bartzelona
+34932211000
455 gelak
HOTEL COLON ****
Avenida Catedral 7
Bartzelona
+34933011404
www.hotelcolon.es
145 gelak
HOTEL CONDES DE BARTZELONA ****
Paseo de Gracia 73-75
Bartzelona
+34934674786
www.hotelcondesdebarcelona.com
183 gelak
ARTE MODERNOKO MUSEOA
Parc De la Ciutadella z/g
Bartzelona
933195728
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-19:00.
Igande-jaiegunak: 10:00-14.30.
Sarrera: 3 €
Doan hileko lehenbiziko ostegunean.
ETNOLOGIA MUSEOA
Santa Madrona pasealekua, z/g
Montjuic, Bartzelona
934246807
Ordutegia: Asteazken, ostiral, larunbat, igande eta
jaiegunetan: 10:00-14:00.
Astearte-ostegunetan: 10:00-19:00.
Sarrera: 3 €
PICASSO MUSEOA
Motcada 15-19
Bartzelona
933196310
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00.
Igande-jaiegunetan: 10:00-15:00.
Sarrera: 4.8 €
Doan hileko lehenbiziko igandean.
www.museupicasso.bcn.es
MUSEO HISTORIKO-MILITARRA
Montjuic gaztelua
Bartzelona
933298613
Ordutegia: Azarotik martxora: 09:30-16:30.
Apiriletik urrira: 09:30-19:30.
Sarrera: 2.5 €
JOAN MIRÓ FUNDAZIOA
Parc Montjuic z/g
Bartzelona
933291908
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-19:00. (urritik
ekainera)
10:00-20:00 (uztailetik irailera)
Igande-jaiegunetan: 10:00-14:30.
Sarrera: Nagusiak: 4.8 €
Merkea: 2.4 €
www.bcn.es.fjmiro.es
Agua
Helbidea: Paseo Marítimo 30, Marina Village
(Puerto Olímpic, Bartzelona)
Telefono: 932251272
Prezio: 18-30 €
La Provença
Helbidea: Provença 242, Bartzelona
Telefono: 933232367
Prezio: 18-30 €
Can Travi Nou
Helbidea: Jorge Manrique s/n, Bartzelona
Telefono: 934280301
Prezio: 18-30 €
El Asador de Aranda
Helbidea: Avenida Tibidabo, Bartzelona
Telefono: 934170115
Prezio: 18-30 €
Saint Rémy
Helbidea: Iradier 12, Bartzelona
Telefono: 934187504
Prezio: 18-30 €
AUTOBUSAK:
Sants-eko geltokia Estación Nord
Virita z/g Alí-Bei 80
934904000 932656508
Bartzelonatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: León, Oviedo, Madril, Zaragoza, Cuenca, Andaluzia, Extremadura, Valentzia, Galizia, Soria, Salamanca, Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea, Logroño, Burgos, Valladolid eta Zamora.
TRENAK:
RENFE
Sants-eko geltokia
Virita z/g
Bartzelona
934900202/ 934901122
Bartzelonatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: A Coruña, Alacant, Albacete, Almería, Badajoz, Bilbo, Burgos, Cáceres, Cádiz, Ciudad Real, Kordoba, Gijón, Guadalajara, León, Logroño, Lugo, Madril, Málaga, Ourense, Oviedo, Palentzia, Iruñea, Salamanca, Donostia, Sevilla, Valladolid, Valentzia, Vigo, Gasteiz, Zamora eta Zaragoza.
TAXIAK:
RADIO TAXI S.A 934902222
SERVI TAXI 933300300
Larrialdiak 112
Cruz Roja 933006565
Larrialdiak 061
Ospitala de la Cruz Roja 934331551
Ospitala Sant Joan de Déu 932804000