Alacant

Alacant
Alacant

Alacant, izen bereko Levanteko probintziako hiriburua da. Portu handi bat du Mediterraneoko uretan eta bertatik esportatzen dira eskualdeko nekazal eta industria ekoizkinak. Valentziako Autonomia Erkidegoko hiri honen klimak eta bere itsaso eta mendietako edertasunak gain-gaineko turismo-gune bihurtu dute Alacant, batez ere uda partean.

Alacant merkatari greziarren kolonia gisa sortu zen Kristo aurreko IV. mendean; ondoren Almicar Barcak handitu zuen eta Aera Leuca izena eman zion; jarraian erromatarrek Lcentum deitu zuten eta azkenik bandaloak heldu eta errautsi zuten. Gaur egun daukan kokalekuan hiria Alicant izeneko gaztelu arabiar batetik sortu zen, 1248an Alfontso X. Jakintsuak beretu zuena. Aragoiko Jaume II.ak 1296an bere erresumaratu zuen. Karlos I.ak Urrezko Toisona eman zion Germanietako gerran hiriak erakutsitako leialtasunaren eskerronez.

Alacanteko industria nagusiak tabako, zeramika eta metalurgia lantegiak dira, baina turismoa da, zalantzarik gabe, bere egiazko aberastasuna.

Leku interesgarriak

Alacanteko Alde Zaharra Benacantin mendiaren oinetan hedatzen da, eta mendi horren hegaletan eskegita bezala ageri dira Santa Cruz auzo zaharreko etxe eta karrikak. Rambla de Méndez Núñez eta Explanada de España izeneko kaleak dira Alacanteko kale ezagunenak; itsas ertzean baditu Alacantek parkeak, lorategiak eta etxebizitza guneak. Monumentuen artean aipagarriak dira San Nikolas Kolegiata, gaur egun Alacanteko katedrala bihurtua, eta Ande Mari eliza. Eraikin zibilen artean xoragarriak dira Udaletxea, XVIII. mendeko barroko tankerakoa eta Santa Faz-eko santutegia.

Inguruko Ibilbideak

Elx Vinalopo ibaiak zeharkatzen duen lautada baten erdian kokatuta dago eta palmondoak, datilondoak, olibondoak, laboreak, mahastiak, almendrondoak, pikondoak, limondoak, tomateak, meloiak eta kotoia ekoizten ditu. Elxeko palmondo sailak interes nazionaleko lorategi artistiko izendatuta daude. Monumentuen artean aipagarriak ditu Andre Mari eta San Joan Bautista elizak, Kalagorriko dorre moroa eta Altamirako jauregia. Oso ezagunak dira Elxeko jaiak, Ama Birjinaren Jasokundea ospatzen dutenak. Laborantza jori bat ezeze industria aberatsa ere badu Elxek: oinetakoak, kautxuaren deribatuak, palmaorri-lanak, eta abar. 1897. urtean hiritik bi kilometrora Elxeko Dama aurkitu zen, arte iberiarretik heldu zaigun artelanik ezagunena eta zenbaitek Moroen Erregina gaitzizenez ere ezagutzen dutena.

Denia dugu Alacanteko itsasertzeko herri ezagunenetariko bat. Baditu laranjondo, almendrondo eta mahasti sail ederrak, eta mahatsetik moskatel gozo bat eta esportatzeko mahaspasak egiten ditu. Hondartza ederrak ditu -Rotes eta Marines nagusiki-turistak aldraka erakartzen dituztenak. Bestalde, porlana eta zurezko zein metalezko jostailu lantegiak baditu. Bere eraikinen artean aipagarriak da oroz gain Gaztelua, nahiz eta badiren beste zenbait eraikin segur bisita bat merezi dutenak, esaterako Konkistako baseliza, Alde zaharra, Arkeologia Museoa, Etnografia Museoa, Jostailuen Museoa, Gerroren dorrea eta San Antonio eta Jasokundeko elizak.

Baina Benidorm da seguruenik Alacanteko leku turistiko ezagunena. Bere tira-ahala luzeko hondartzek hiri hau Espainiako turismo-gune garrantzitsuenetako bat bihurtu dute. Ospetsua da, baita ere, urtero bertan egiten den Kantu Jaialdiaren kariaz. 2002an Bali Hotela -Espainiako etxe-orratz handiena-- inauguratu da bertan. Eguzkia eta hondartzaz gain, Benidormek baditu beste anitz gauza bisitariei eskaintzeko: Tossal de la Cala herrixka iberiarra, Kristo aurreko III. mendekoa, pintura klasiko eta modernoko Museo Etxea, Argizari museoa eta Nekazal Museoa.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

HOTEL TRYP CIUDAD DE ALACANT ***
Gravina 9
Alacant
+34965210700
70 gelak

HOTEL MEDITERRÁNEA PLAZA ****
Plaza del Ayuntamiento 6
Alacant
+34965210188
www.hotelmediterraneaplaza.com
50 gelak

HOTEL MELIÁ ALACANT ****
Playa Postiguet s/n
Alacant
+34965205000
545 gelak

HOTEL TRYP GRAN SOL ****
Avenida Méndez Núñez 6
Alacant
+34965203000
123 gelak

HOTEL CASTILLA ALACANT ***
Avenida de países escandinavos 3 (Playa de San Juan)
Alacant
+34965162033
www.hotelcastillaalicante.com
155 gelak

Museoak:

ARTE EDERRETAKO GRAVINA MUSEOA
Gravina 15 (Conde Lumiares jauregia)
Alacant
Telefonoa: 965146780
Ordutegia: Asteartetik Larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Igandeak: 10:00-14:00.

ASEGURADAKO MUSEOA
Santa María plaza, 3
Alacant
965140768
Ordutegia: Ekainetik irailera: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 17:00-21:00.
Igande-jaiegunak: 10:30-14:30.
Urritik maiatzera: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Igande-jaiegunak: 10:30-14:30.
Astelehenetan itxita.
Sarrera doan.

ALACANTEKO ARKEOLOGIA MUSEOA
Doctor Gómez Ulloa plaza z/g
Alacant
965149000
Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Igande-jaiegunak: 10:00-14:00.
Sarrera doan.

PROBINTZIAKO ARKEOLOGIA MUSEOA
Paseo de la Estación, 6
Alacant
965121300
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Udako igandeak: 10:00-20:00.
Sarrera: Orokorra: 6 €
Merkea: 3 €
Taldeak: 1.50 €

Larrialdiak:

Ospitala General Universitario de Alacant 965908300
Ospitala provincial 965201110
Larrialdiak 112
Cruz Roja 965254141

Jatetxeak:

Aldebarán
Helbidea: Muelle de Poniente 1, Alacant (Real Club de Regatas)
Telefono: 965123130
Prezio: 18-30 €

Govana
Helbidea: General Lacy 17, Alacant
Telefono: 965925658
Prezio: 18-30 €

Jumillano
Helbidea: César Elguezabal 62-64, Alacant
Telefono: 965212964
Prezio: 30-48 €
Menu: 18-30 €

Dársena
Helbidea: Muelle de Levnate 6, Alacant
Telefono: 965207589
Prezio: 30 €

Nou Manolin
Helbidea: Villegas 3, Alacant
Telefono: 965200368
Prezio: 30 €

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Autobus geltokia
Portugal 17
Alacant
965220700

Alacantetik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Bilbo, Zaragoza, Valentzia, Madril, Murtzia, Andaluzia, Badajoz, Jaén.

TRENAK:

RENFE
Explanada de España, 1
Alacant
965211303

Alacantetik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: A Coruña, Albacete, Ávila, Bartzelona, Burgos, Bilbo, Ciudad Real, Gijón, León, Lleida, Logroño, Madril, Ourense, Oviedo, Palentzia, Iruñea, Pontevedra, Santander, Konpostelako Santiago, Valentzia, Valladolid, Vigo, Gasteiz, Zamora, Zaragoza.

TAXIAK:

RADIO TAXI 965252511
SERVI TAXI 965256061
TELE TAXI 965101611