
A Coruña, Galiziako izen bereko probintziako hiriburua, Europako portu-hiri nagusietariko bat da. Azken urteotan ikaragarri hobetu dira hiri honetako sarbideak, kultur, kirol, aisialdi eta zientzia mailako azpiegiturak, hiriaren erdigunea eta itsasertza, eta handizki bultzatu da bere turismo eskaintza. Kontrastez osatutako hiri bat da A Coruña, hots, zaharra eta berria, klasikoa eta abangoardia, iragana eta etorkizuna ederki uztartzen dakiena. Antzinate zaharrean zeltar tribu brigantinoek populatua zegoen, gero Alfontso I.ak birpopulatu zuen eta 844an normandoek inbaditu zuten. Erdi Aroan Konpostelaren menpe egon zen harik eta beregain jarri zen arte Fernando II.aren garaian. Bere ondare turistikoaz gain, A Coruñak baditu lantegi garrantzitsuak gaziketa eta kontserbagintza, kimika, metalurgia, argindarra, litografia eta tabakogintza sektoreetan.
Horien guztien gainetik, ordea, portua da A Coruñako ekonomiaren ardatz eta muina eta Espainiako portu nagusietariko bat trafiko transatlantikoari dagokionez.
A Coruñak gain-gaineko eraikin historikoak ditu, hala nola Santioko Eliza, erromaniko tankerakoa baina elementu gotikoekin osatua, Andre Mari eliza, XII. Mendekoa eta erromaniko tankerakoa baita ere, San Fernando eliza, eta beste eraikin modernoago batzuk nola baitira Kolegiata, San Andrés eta Santa Bárbara. Eraikin zibilen artean aipagarriak dira Udaletxea, Institutu Nazionala eta Arte Ederretako Museoa. Baina A Coruñak daukan altxor prezagarriena, dudarik gabe, Herkuleren Dorrea da, hots, munduko itsasargi zaharrena, 1.758an eraberritu zena.
A Coruñako probintziak mila aukera eta mila leku interesgarri eskaintzen ditu bisitatu eta gozatzeko: lur-muturrak, goiko itsasadarrak, beheko itsasadarrak, uharteak, irlatxoak eta abar.
Carballo A Coruñako herri garrantzitsuenetariko bat da eta baditu bi hondartza: Razo eta Baldayo. Galiziako herria izaki, mariskoketa du bere jarduera ekonomiko nagusietariko bat, nahiz eta badiren herri honetan bestelako ekoizpen batzuk ere, hala nola mahastiak, barazkiak eta frutak.
Carballoko biztanleak bezala, Ortigeirako biztanleak ere sakabanatuta bizi dira Santa Martako itsasadarraren inguruko lurraldeetan barrena. Arrantza eta arrantzarekin lotutako lantegiak dira A Coruñako herri tarro honen ekonomiaren oinarriak; horiekin batera, nekazaritzak eta oihalgintzak ere badute indarra. Bisitariak ikusi beharrekoak ditu Ponto auzoa eta Ortigeirako merkatu zaharra.
Ferrol da seguruenik A Coruñako herri ezagunena. Izen bereko itsasadarraren ertzean kokatuta dago eta hiri berri bat da, kale artezak eta tankera neoklasikoko eraikinak dituena. Baditu bisitatu beharreko hiru auzo nagusi: Ferrol zaharra, Magdalena edo Ferrol berria (XVI. mendekoa) eta Esteiro, XVIII. mendekoa. Ferrolek garrantzia hartu zuen Felipe II.ak bere aurreneko arsenalak eraikiarazi zituenean. La Brañako arsenala, berriagoa, 1726an hasi zen eraikitzen, Ferrol itsas departamentuko hiriburu bihurtu zenean, eta berebiziko garrantzia hartu zuen Karlos II.ren garaian.
HOTEL MELIÁ CONFORT ****
Ramón y Cajal 53
A Coruña
+34981242711
181 gelak
HOTEL CIUDAD DE LA CORUÑA ***
Paseo Adormideras s/n
A Coruña
+34981211100
131 gelak
HOTEL NH ATLÁNTICO ****
Jardines Méndez Núñez 2
A Coruña
+34981226500
www.nh-hoteles.com
200 gelak
HOTEL ESPAÑA ***
Juana de Vega 7
A Coruña
+34981224506
HOTEL TRYP MARIA PITA ****
Avenida Pedro Barrié de la Maza 1
A Coruña
+34981205000
180 gelak
ARKEOLOGIA ETA HISTORIA MUSEOA
San Antón gaztelua
981205994
Ordutegia: 10:00-14:00.
16:00-19:30.
www.ctv.es/USERS/sananton
A CORUÑAKO ARTE EDERRETAKO MUSEOA
Zalaeta z/g
981223723
Ordutegia: Astearteetan: 10:00-15:00.
Astearte-ostiraletan: 10:00-20:00.
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00.
Igandeetan: 10:00-14:00.
Itxita: jaiegunetan.
Sarrera: Arrunta: 400 pta.
Merkea: 200 pta.
Doan: 18 urtetik beherakoentzat, 65 urtetik gorakoentzat
edo jubilatuentzat eta kultur eta hezkuntza bolondresentzat,
egunero.
Publiko orokorrarentzat: larunbat arratsaldeetan eta
igande goizetan.
Egun bereziak: maiatzak 18, ekainak 25, urriak 12,
abenduak 6.
www.amigosmuseo.com
EMILIA PARDO BAZAN ETXE-MUSEOA
Rua Tabernas 11
981207308
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-01:20.
Itxita: jaiegunetan
Sarrera doan.
ESKUALDEKO MUSEO MILITARRA
Karlos I.aren plaza z/g
981206791
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta
16:00-19:00.
Larunbat-igande-jaiegunetan: 10:00-14:00.
Udan goizez bakarrik zabalik.
Sarrera doan.
El Manjar
Helbidea: Alfredo Vicenti 29, A Coruña
Telefono: 981251885
Prezio: 18-30 €
La Viña
Helbidea: Avenida del Pasaje, 123 (A Coruña)
Telefono: 981280854
Prezio: 30-48 €
Menu: 18-30 €
El 10
Helbidea: Plaza de España 8, A Coruña.
Telefono: 981207153
Prezio: 21-24 €
Menu: 15 €
Casa Pardo
Helbidea: Novoa Santos 15, A Coruña
Telefono: 981287178
Prezio: 30-48 €
Menu: 18-30 €
AUTOBUSAK:
Autobus geltokia
Paseo de la estación z/g
981239099
A Coruñatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Lugo, Ourense, Konpostelako Santiago, Pontevedra, Bartzelona, Bilbo, Burgos, Cáceres, Cádiz, Gijón, Irun, León, Madril, Oviedo, Salamanca, Donostia, Santander, Valladolid, Zamora, Zaragoza.
TRENAK:
Tren Geltokia RENFE
San Cristóbal plaza z/g Konpostelako Etorbidea
981230399 981150202
A Coruñatik iritsi daitezkeen hiri nagusiak: Madril, Bartzelona, Albacete, Ávila, Bilbo, Burgos, Hendaia, Irun, León, Lleida, Logroño, Lugo, Ourense, Palentzia, Iruñea, Pontevedra, Vigo, Gasteiz, Zamora, Zaragoza.
TAXIAK:
Radio taxi 981243339
Larrialdiak 112
Cruz Roja 981205975
Anbulantziak 981230810
Ospitala Juan Canalejo 981205350