STTUTGART

STTUTGART
STTUTGART

Stuttgart Baden-Württenberg-eko hiriburua da eta Frankfurtetik 150 kilometrora dago hegoalderantz. X. mendean, Liutolf izeneko duke alemaniar batek "studgarten" edo zaldi abeletxe bat jarri zuen Jura Suabiarren iparraldean. Hiriak abeletxe horretatik hartu zuen izena eta armarrian zaldi bat dago. Hiria bere izenaren jabe da, "garten" hitz alemaniarrak lorategi esan nahi baitu eta Suttgarteko hirigunearen erdia baino gehiago parke eta lorategiz beterik baitago.

Stuttgarteko portua hiriaren ipar-ekialdean dago, Neckar ibaiaren ondoan, eta ibai horren ertzetan industri planta ugari dago. Horietako bat Daimler-Benz dugu, munduko automobil-plantarik zaharrena. 1890ean sortu zen eta, museoaz gain, Gottlieb Daimler-en jatorrizko tailerra (1834-1900) ere gordetzen du. Artikulu elektronikoak, makinak, doitasun-tresnak eta ehunak ere produzitzen ditu. 600.000 biztanle baino gehiago ditu.

Leku interesgarriak

Zalantzarik gabe, Stuttgarten kokapen geografikoa pribilegiatuenetakoa da Europako hirien artean. Stuttgart muino txikiez, basoez eta mahastiz inguraturik dago eta oso ikuspegi erakargarria eskaintzen die bisitariei. Jauregi ugari ditu eta Jauregi Berria eta Gaztelu Zaharra Jauregi Plaza zoragarrian daude. Hona hemen intereseko beste leku aipagarri batzuk: Stuttgart-eko Galeria Nazionala, Stuttgart-eko Opera Nazionala, "Wilhelma" parke zoologikoa-lorategi botanikoa, Mercedes-Benz eta Porsche museoak eta Telebistaren Dorrea.

Inguruko Ibilbideak

MUNICH Alemaniako hiririk ospetsuena da Berlinen ostean eta hiri kosmopolita baten ezaugarri guztiak ditu. Nolanahi ere, egun batean ikus daiteke eta kokapen paregabea du, autoz ordu gutxi batzuk eginez gero, mendiak eta Alpeetako lakuak aurki baitaitezke. Munich bisitatzeko hilabeterik onenak ekainetik urrira bitartekoak dira, kaleko garagardotegi, kafe eta tabernak jendez mukuru betetzen direnean.

BAMBERG hiria ere oso interesgarria da eta 30 motatako garagardoa ekoizten dute bertan; aipagarriena Rauchbier delakoa da. Bamberg hiri isolatua da eta isolamendu horrek gerraren suntsiduratik babestu du, izan ere, gaur egun munduko hiri txikirik politenetakoa da, non erromanikotik hasi eta gainerako europar estilo guztiek euren lorratza utzi baitute.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

ALTHOFF HOTEL AM SCHLOSSGARTEN ******
Schillerstrasse 23
Stuttgart
+4971120260
118 gelak

PARKHOTEL STUTTGART *****
Villaestrasse 21
Stuttgart
+4971128010
78 gelak

HOTEL INTERCONTINENTAL STUTTGART *****
Willy-brandt-strasse 30
Stuttgart
+4971120200
277 gelak

HOTEL AZENBERG ****
Seestrasse 114-116
Stuttgart
+49711221051
56 gelak


TOP WALDHOTEL DEGERLOCH ****
Guth Muths Weg 18
Stuttgart
+49711765017
50 gelak

HOTEL BERLIN ***
Hasenbergstrasse 49a
Stuttgart
+49711613070
27 gelak

Museoak:

HOUSE OF ART
Schlobplatz 2
Stuttgart
+497112162188
Asteartea-Igandea: 11-18 h.
Asteazkena: 11-20 h.

NATURAL HISTORY MUSEUM
Rosenstein 1
Stuttgart
+497211752111
Asteartea-Osteguna eta Larundata: 10-16 h.
Ostirala eta Igandea: 10-18 h.

STATE GALLERY STUTTGART
Honrad Adenauer Strabe 30-32
Stuttgart
+497112124050
Asteartea-Ostirala: 10-18 h.
Osteguna: 10-21 h.

PORSCHE MUSEUM
Porschplatz 1
Stuttgart
+497118275685
Astelehena-Ostirala: 9-14 h.
Larundatak eta Igandeak: 9-17 h.

Jatetxeak:

VEGIVOODOO KING
Helbidea: Stein Strasse, Sttutgart.
Telefonoa: 711259934

IDEN
Helbidea: Everhard Strasse 1, Schwabenzentrum, Stuttgart.
Telefonoa: 711235989

VOLARE
Helbidea: Silverbrug Strasse 62b, Stuttgart.
Telefonoa: 7113000056

WEINSTÜBE FRÖLICH
Helbidea: Leonhard Strasse 5, Stuttgart.
Telefonoa: 711242471

Garraioak:

AUTOBUSAK:

Geltokia
Deutsche Touring Gmb H
Arnulfo-Klett Platz 2
Stuttgart
711224700

TRENAK:

Informazioa 01805/996633

TAXIS:

71119410

Larrialdiak:

Larrialdiak 112
Larrialdiak 7112628012
Ambulanziak 19222
Marienhospital 71164890