
Milan da bere ekonomiaren indarrez Erroma goitzen edo gainditzen duen Italiako hiri bakarra. Zeltek sortu ondoan erromatarrek okupatu eta Mediolanum izena eman zioten. Nekazal eskualde jori baten erdian kokatua dago eta industria oso bariatua du. Italiako liburuaren eta musika argitaletxeen azoka da. Era berean, modaren hiriburutzat ekarria da, nazioarteko moda etxe hoberenen egoitza delako. Motibo hortaz, milioika turista hurbiltzen zaizkio urtero. Gainerakoan, Milanek baditu milaka ikuskizun eder bisitariak eztitan atxikitzeko.
Milan leku biziki aproposa da paseadak egiteko, baina komeni da bideari lotu aurretik ikusi nahi diren gauzen zerrenda bat egitea, ez galtzeko hiri eder honek eskaintzen dituen hainbeste eta hainbeste altxorren artean. Milan historikoa Cerchia dei Navigli delakoaren barruan aurkitzen da, Erdi Aroko harresien trazatua jarraitzen duen karrika sare baten erdian. Piazza del Duomo plaza erdialdeko bihotza eta orientazio erreferentzia nagusia, ezen ia leku interesgarri guztiak, denda chic-enak eta kafetegi dotoreenak hortxe aurkitzen dira. Posible da arte galeria eta museoak, Duomo-a eta gainerako elizak bisitatzea eta bidenabar diseinuzko denda-leihoak mirestea Quadrilatero d'Oro izeneko aldean; alderdi ederra da hori zinez, baina baita ere Milango aberatsena, menturaz aukera ematen duelako Galleria Vittorio Emmanuele-ko zein Pinacoteca di Brera arte galeriaren inguruko kafetegietan diseinuzko arropekin jantzitako bezeroen artean esertzea. Bigarren cerchia-k, Viali delakoak, erdialdeko parke handi biak --Parco Sempione eta Giardini Pubblici (lorategi publikoak)-inguratzen ditu eta Navigli kanaleraino hedatzen da hegoaldean, espainiarren okupazio denboran eraiki ziren defentsa harresien trazatuari jarraituz. Barruan aurkitzen dira Castello Sforzesco gaztelua eta Santa Maria delle Grazie eliza, Milango margo famatuena gordetzen duena: Leonardo da Vinciren Azken Afaria.
Pavia hiriari "ehun dorreko hiria" esaten zitzaion, gaur egun dorre horietatik ale batzuk baizik geratzen ez bazaizkio ere. Milandik hurbil kokatua, Erdi Aroko egitamua ez du galdu Paviak bere karrika medar eta plaza galtzadarriz estalietan dauzkan eliza gotiko eta erromanikoei esker. Paviako txoko jakin bat edo beste baino areago, hiria bera da, bere osotasunean hartuta da, eder eta ikusgarria. Kaleetan barrena pasiatzea da Pavia ezagutzeko modu atseginena: kaleska guztietan aurkituko du ibiltariak zer miretsi, dela Erdi Aroko dorre bat, dela eliza erromaniko nahiz gotiko bat, edo dela piazza bare goxo bat. Ezer berezirik aipatzekotan, halere, azpimarratzekoak dira Piazza della Vittoria, San Michelle eliza edo Castello Visconteko gaztelua.
Paviatik ekialdera eta ordubeteko bidean autobusez aurkitzen da Vigévano, Lonbardiako aisura eta erosotasunaren eredu. Hiri txipi bat dugu hau arropa-dendaz, antikuarioz eta, batez ere, oinetako dendaz gaindia. Oinetakoak dira, alabaina, Vigévanoko industria nagusia, eta erdialde guztia dago zapata-dendaz josita. Hementxe dago Italiako oinetako museo bakarra, corso Cavour kalean (10:30-12:30 eta 15:00-18:00; abuztuan eta abenduan itxita), Italia guztiko oski diseinu bitxiak ostatatzen dituena. Aipagarriak dira Vigévanon piazza Dúchale, Castello eta Bramanteren dorrea. Azken horren sarrera Castellorenaren ondoan dago.
PRINCIPE DI SAVOIA HOTEL *****
Piazza della Republica 17
Milán
+390262301
299 gelak
MILAN MARIOTT HOTEL *****
Via Washington 66
Milán
+390248008991
323 gelak
SANPI HOTEL MILANO ****
Via Lazzaro Palazzi 18
Milán
+390229513341
71 gelak
CENTURY TOWER HOTEL ****
Vía Fabio Filzi 25 B
Milán
+390267504
144 gelak
HOLIDAY INN MILAN ****
Via Lorenteggio 278
Milán
+3902410014
MUSEO NAZIONALLE DELLA SCIENZA E DELLA TÉCNICA
Via S. Vittore 21
Milan
+3902485551
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 09:30-16:50.
Larunbat-igandeak: 09:30-18.20.
Astelehenetan itxita.
Sarrera: Orokorra: 6.20 €
18 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak eta 20
lagunetik gorako taldeak: 2.60 €
Museoaren lagunak: doan.
MUSEO DEL DUOMO
Piazza Duomo 14
Milan
+390272022656
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 09:30-12:30 eta
15:00-18:00.
Itxita urtarrilaren 25 eta 1ean, apirilaren 25ean
eta maiatzaren 1ean.
Sarrera: Orokorra: 5.16 €
Gazte txarteldunak eta 15 lagunetik gorako taldeak:
2.58 €
Ikasleak: 1.03 €
MUSEO DI MILANO
Via Sant Andrea 6
Milan
+390276006245
www.museidelcentro.mi.it
Ordutegia: Asteartetik igandera: 09:00-12:30 eta 14:00-17:30.
Itxita astelehenetan, abenduaren 25ean, urtarrilaren
1ean eta maiatzaren 1ean.
Sarrera doan.
MUSEO ARCHEOLOGICO
Corso Magenta 15
Milan
+390288465720
Ordutegia: Asteartetik igandera: 09:00-17:30.
Itxita astelehenetan, abenduaren 25ean, urtarrilaren
1ean, apirilaren 25ean eta maiatzaren 1ean.
Sarrera doan.
GRAND´ITALIA
Helbidea: Corso Garibaldi 9, Milán
Via Palermo, Milán
No cierra.
LUINI
Helbidea, Via S. Padegonda 16, Piazza Duomo, Milán.
No cierra.
FONDACO DEI MORI
Helbidea: Via Solferino 33, Milán
Ciera: lunes.
AUTOBUSAK:
Informaziorako telefonoa: +390248032403
TRENAK:
STAZIONE CENTRALE
Piazza Luigi di Savoia 1/17
Milan
+390266984543
TAXIAK:
Milango taxien telefonoa: 8585/ 8188
Anbulantziak: 118
Ospedale Maggiore
Via Francesco Sforza 35, Milan
0554277111