FRANKFURT

Frankfurt
Frankfurt

Maine ibaiak Rhin ibaiarekin bat egiten duen lekutik beheraxeago eta Maine ibaiaren alde bietan kokatua, bi aurpegitako hiria da Frankfurt: batetik, Alemaniako finantza hiriburu gupidagabea, bere fulkrua Westend auzoan duena; bestetik, toki zibilizatu bat, urtero-urtero Europako beste edozein hirik baino arte-inbertsio gehiago egiten duena. Frankfurt Hesse osoko atsedentokia da, antzokiz, galeriaz eta museo bikainez betea. Frankfurt hiriaren aurreneko albisteak 793. urtekoak dira, Frankonuvard izena zuen garaikoak.

Hiriaren erdi bat, erdialdea barne, errautsia geratu zen Bigarren Mundu Gerran eta hiria berreraiki zutenek nahiago izan zuten berriren berri eraikitzea ezenez lehenagoko itxurari eustea. Ondorioz, Frankfurten egungo profilak antz gehiago du Chicago bezalako hiri baten profilarekin Alemaniako hiri batenarekin baino.

Leku interesgarriak

Römerberg plaza da Frankfurteko alde zaharraren bihotza, eta bere hegoaldean kokatzen da San Nikolas eliza. Historia Museoaren aurrean aurkitzen da Frankfurteko etxe ederrena, hots, XVII. mendeko Haus Wertheim izeneko eraikina, gaur egun jatetxe bihurtua. Aipagarria da baita ere katedrala, apezpiku egoitza izan ez arren katedralaren maila irabazi zuena XIV. mendean errege-erreginak bertan koroatzearen puruz. Derrigorrez ikusi beharrekoak dira Sachsen Hausen auzoa, gauaz afaltzera, edatera eta ondo pasatzera joateko leku hauta, Palmengarten lorategi botanikoa, Klein Markthalle azoka estalia eta Flohmarkt izeneko merkatu txikia, larunbatero egiten dena. Hiriko denda eta merkatal kale nagusia Zeil-en dago. Bizkitartean, Burtsa da zalantzarik gabe Frankfurten harrotasuna egiten duen eraikina: aurrean bi estatua ditu, bata hartz bat kotizazioak zapaltzen eta beste bat zezen bat adar-ukaldiz airatzen.

Inguruko Ibilbideak

Mannheim Frankfurtik hurbil dagoen Baden-Württembergeko hiri bat da. Trazatu modernoko hiria, bere XVIII. mendeko gazteluaren inguruan hedatzen da. Industri gune handi bat da, besteak beste makineria, ibilgailuak, doitasun handiko tresnak, plastikokiak, gai kimikoak, elikadura, oihalak, zelulosa eta beirakiak ekoizten dituena. Federiko IV.ak 1606an gotortu zuen, frantsesek 1689an erre zuten, 1790etik aurrera Palatinatuko hautesleen hiriburua izan zen eta 1803an Napoleonek Badengo dukerriaren barruan sartu zuen.

Bonn dugu Alemaniako Errepublika Federaleko hiriburua, eta Frankfurtera doan guztiak bide batez ikusi beharko lukeen hiria. Badu XI. mendeko katedral erromaniko bat eta aipagarriak ditu unibertsitatea, 1818an sortua, Probintziako Museoa, Beethoven Museoa eta Beethovenhalle izeneko musika areto bikaina.
Giessen Frankfurtetik 66 kilometrora dago iparralderantz. Unibertsitate egoitza da eta eraikin eder askoren jabe, hala nola Udaletxe zaharra, gaztelua eta Liebig Museoa, izen bereko kimikariak bere ikerketa garrantzitsuenak burutu zituen lekua. Zigarro, garagardo eta gomaki lantegi handiak ditu.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

STEIGENBERGER FRANKFURTER HOF *****
Am Kaiserplatz
Frankfurt
+496921502
332 gelak.

HOTEL DORINT NIEDERRAD ****
Hahnstrasse 9
Frankfurt
+4969663060
191 gelak.

HOTEL RHEIN MAIN ****
Heidelberger strasse 3
Frankfurt
+4969250035
50 gelak

NOVOTEL FRANKFURT CITY WEST ***
Lise-Meither Strabe 2
Frankfurt
+4969793030

Museoak:

GOETHEREN ETXE-MUSEOA
Grosser Hirschgraben 23-25
Frankfurt
069282824/ 069291884
Ordutegia: Apiriletik irailera: Astelehenetik larunbatera: 09:00-18:00.
Igandeak:10:00-13:00.
Urteko gainontzeko hileetan: Astelehenetik larunbatera: 09:00-16:00.
Igandeak: 10:00-13:00.

MUSEUM FÖR MODERNE KUNST (MMK, ARTE MODERNOKO MUSEOA)
Domstr 10
Frankfurt
06921238819
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-17:00. (asteazkenetan 20:00ak arte)
Astelehenetan itxita.

HISTORISCHES MUSEUM
Sálgase 19
Frankfurt
06921235599
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-17:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera ordaindu behar da.

NATURMUSEUM SENCKENBERG
Senckenberganlage 25
Frankfurt
0697542420/ 0697542357
Ordutegia: Egunero: 09:00-17:00. (asteazkenetan 20:00ak arte, larunbat-igande-jaiegunetan 18:00ak arte).

Jatetxeak:

RÖMER-BEMBEL
Helbidea: Rörmerberg 20-22, Frankfurt.
Telefono: 069288383

ZUM STROCH AMDOM
Helbidea: Salgas 3-5, Frankfurt.
Telefono: 069284988
Prezio más selecto.

GRIMMI´S IM WESTEND
Helbidea: Ulmenstrasse 20, Frankfurt
Telefono: +4969728572

MEYER´S
Helbidea: Grosse Bockenheimer Strasse 54, Frankfurt
Telefono: +496991397070

OPERA
Helbidea: Alte Oper Frankfurt 10, Frankfurt
Telefono: +49691340215

KNOBLAUCH
Helbidea: Staufenstrasse 39, Frankfurt
Telefono: +4969722828

Garraioak:

TRENAK:

Informazioa: 01805996633

TAXIAK:

Frankfurteko taxi geltokia: 069230001, 069230033

Larrialdiak:

Larrialdietarako osasun zentroa: 06979502100