
Düsseldorf, Rhin ibaiaren ertzean kokatutako Renaniako hiribura, Alemaniako hiri joriena da eta mirari ekonomikoaren eredu biribila: hiri txukun, aberats eta autosufizientea. Auzo Estatuak bezainbat industriarik ez edukirik ere, Düsseldorf finantza eta administrazio gune handi bat da. Bertan daude kokatuta Alemaniako burtsa handienetariko bat eta enpresa multinazional askoren egoitza nagusiak. Horietako bi, Thyssen-Haus eta Mannesmann-Haus konpainiak, Düsselorfeko nortasun markak bihurtu dira, Erdi Aroko paisaje urbanoan eliz dorreak eta udaletxea izan ziren bezala. Are bisita motz bat egiteko ere Düsseldorf garestia da, baina egia baizik ez da Düsseldorfen aurkitzen dela Alemania guztiko gau-bizitzarik animatuenetariko bat.
Hiria Berg dukearena izan zen XIV. mendean, XVII. mendetik aurrera Neuborg konde palatinoena, gero Palatinatuko Hauteslearena eta Napoleonen garaiko gerren ostean berriz Prusiarena.
Altsdat edo hiri zaharra da Düsseldorfeko auzo deigarrienetariko bat. Bertan badira bi eliza interesgarri: St. Lambertus, XIV. mendeko adreiluzko eraikin bat aisa ezagutzen dena bere kapitel altuarengatik, eta, ekialderaxeago, St Andreas, Hautesle Palatinoen mausoleoa (Hautesle Palatinoak Erromako Inperio Sakroak aukeratutako zazpi printzeetariko bat ziren). Auzo horren parean, ibaiaz bestaldean, Niederkassel izeneko auzoa kausitzen da, Alemaniako taberna xaharrez beteriko auzo tradizional bat, munduko turistek erruz bisitatzen dutena. Baina Düsseldorfeko irudi chic-ena herritarrek "Kö" izenez ezagutzen duten Königsallee kaleak eskaintzen du. Düsseldorfek baditu, bestalde, anitz museo eta, batez ere -eta honek famatu du hiri hau beste ezerk baino gehiago-Düsseldorf da Europa guztian taberna eta pub gehien dituen hiria --Alemaniako garagardo jatorra edateko eta musika ona entzuteko pub eta tabernak, alegia. Horien artean aipatua da Dr. Jazz puba, Flingerstr kalean, beti bisitariz gainezka dagoena.
Düsseldorf inguruan bada zer ikusi eta zer egin. Esaterako, hiritik 10 kilometrora dagoen Benrath Schloss gaztelua, rococo tankerako XVIII. mendeko eraikina, parke handi baten erdian kokatua, 700 metroko aintzira baten ondoan eta zoragarriko inguru batean. Düsseldorfetik 8 kilometrora, Neuss herrian, Sankt-Quirinius Münster katedrala dugu, erromaniko berantiar tankerakoa. Azkenik, Düsseldorfeko bisitariek Düsseldorfetik 60 kilometrora, Bottrop herrian, Warner Bros. Movie World izeneko jolas-parkea aurki dezakete. Apiriletik urrira bitartean egoten da zabalik eta Hollywoodeko munduaren isla txiki bat da Alemaniara aldatua.
NOVOTEL DUSSELDORF-RATINGEN ****
Ratingen
¨Düsseldorf
+4921021870
116 gelak
HOLIDAY INN DÜSSELDORF RATINGEN ****
Broichhofstrasse 3, Ratingen
Düsseldorf
+4921024560
199 gelak
HOTEL ANGER ****
Angerstrasse 20, Ratingen
Düsseldorf
+49210282011
27 gelak
DORINT BUDGET HOTEL DÜSSELDORF RATINGEN ***
An der Poent 50, Ratingen
Düseldorf
+4021029185
118 gelak
KUNSTSAMMLUNG NORDRHEIM-WESTFALEN
Grabbeplatz 5
Düsseldorf
021183810
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-18:00
Astelehenetan itxita.
Sarrera ordaindu behar da.
HETJENS MUSEUM
Schlustr 4
Düsseldorf
02118994201
Ordutegia: Asteartetik igandera: 11:00-17:00. (asteazkenetan
21:00ak arte)
Astelehenetan itxita.
KUNSTMUSEUM (Arte Ederretako Museoa)
Ehrenhof 5
Düsseldorf
02118992460
Ordutegia: Asteartetik igandera: 11:00-18:00.
SCHLOB JÄGERHOF-GOETHE MUSEUM
Jacobistr 2
Düsseldorf
02118996262
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 11:00-17:00.
Larunbatak: 13:00-17:00.
Igandeak: 11:00-17:00.
Astelehenetan itxita.
HEINRICH HEINE INSTITUT
Bilkerstr 12-14
Düsseldorf
02118995574
Ordutegia: Asteartetik igandera: 11:00-17:00.
GALERIE BURGHOE
Burgallee 1
Dusseldorf
404123
ZUM SCHLÜSSEL
Bolkerst 43-47
Düsseldorf
326155
ZUM SCHIFFCHEN
Hafenstr 5
Düsseldorf
132421
IM GOLDENEN RING
Burgpltz 21
Düsseldorf
133161
AUTOBUSAK:
Informazioa: 021158228
Autobusak eskualdeko kooperatibek kudeatzen dituzte
Alemaniako Trenbide konpainiarekin batera.
TRENAK:
Informazioa: 01805996633
TAXIAK:
Taxien telefonoak: 33333, 19410
Larrialdietarako 24 orduko telefonoa: 192-92
Anbulantziak: 388989