BRUSELA

Grande Place
Grande Place

Brusela Belgikako eta Brabanteko hiriburua da. Senne ibaiaren eta Willebroeck eta Charleroi kanalen ondoan kokatua dago. Portua du ibaian eta baita ere kanpoko portu bat. Belgikako trenbide eta hegazkin sarearen ardatza da eta industria garrantzitsua du, batez ere sektore hauetan: parpailak, alfonbrak, altzariak, brontzekiak, oihalak, autoak, larrukiak, garagardoa, oinetakoak, tresnak eta gai kimikoak. Brusela VII. mendean sortu zen, XII. mendean Borgoñako dukerriko hiriburua izan zen eta XV. mendean berriz Austria-Hungariako Herbeheretakoa. Oraintsuago, 1958. urteko Erakusketa Unibertsaleko egoitza izan zen.

Leku interesgarriak

Senne ibaiak elkarrengandik bereizten ditu Beheko Hiria (alde zaharra) eta Goiko Hiria; lehenbizikoa merkatal gunea da eta bigarrena egoitzazkoa; bigarren horretan aurkitzen dira Erret Jauregia, enbaxadak eta hotel nagusiak. Beheko Hiriko bihotzean, Grande Place izeneko plazan daude kokatuta Udaletxe famatua eta beste hainbat monumentu interesgarri, hala nola Erregeren Etxea, Mikel eta Gudula santuen eliza, Nazioaren Jauregia, Errege Jauregia, Arte Ederretako Jauregia eta Pintura Modernoko Museoa, Bosgarren Mendeurreneko Jauregia, Musikako Erret Kontserbatorioa, Justizia Jauregia, Unibertsitatea eta Erret Liburutegia, Manneken-Pis ospetsua Koroaren Plazan, eta abar.

Inguruko Ibilbideak

Brujas da naski munduko hiri ederrenetariko bat. Mendebaldeko Flandes eskualdeko hiriburua da eta Ipar Itsasoarekin lotuta dago kanal zenbaiten bitartez. Merkatal gune garrantzitsu bat izan da XII-XIV. mendeetatik hona eta ederki gordetzen du bere Erdi Aroko tankera zaharra. Industriari dagokionez, oihalgintza eta trengintza dira bere sektore nagusiak. Monumentu aipagarrienen artean aipatzekoak dira Notre Dameko eliza, bere Ama Birjina eta Haurraren estatuarekin, Salbatzailearen eliza, San Joan ospitalea, Memlingen margoekin apaindua, eta kanpandorrea eta bere kariloia.

Anberes da Belgikako merkatal gune nagusia eta munduko portu handi eta garrantzitsuenetariko bat. Bere kokagunearen egokiak eta bere komunikabide onak nazioarteko merkatal zentro handi bat bihurtu dute Frantzia, Herbehereak, Suitza eta Alemaniarentzat. Baditu ontziolak, azukre birfindegiak, landare olio lantegiak, petrolio birfindegiak, makineria, oihalgintza, garagardo, diamante, elikadura eta autoak muntatzeko lantegiak. Bere altxorren artean aipatzekoak dira katedrala, Rubensen margoz aberastua, San Jaime eliza, Rubensen hilobia gordetzen duena, eta Arte Ederretako Museoa.

Gante dugu bisitatzea merezi duen Belgikako beste hiri bat. Ekialdeko Flandes eskualdeko hiriburua da eta zintzo gordetzen du behialako Erdi Aroko itxura. Hauek dira Ganteko monumentu aipagarrienak: San Bavoi katedrala, Epaitegiak, Zientzia Institutua, Arkeologia Museoa, Bejines komentua, Bavoiko abadetxea, eta abar. Orobat aipagarria da Zitadelako Parkea. Gantek industria indartsua du (oihalak, parpailak, azukrea, tabakoa, makineria, larrukiak eta metalurgia gaiak). Bost urterik behin Floralien izeneko lore erakusketa bat antolatzen da Ganten, milaka turisten erakargarri.

Esteka interesgarriak:

Zerbitzuen Aurkibidea

Ostatuak:

MÉTROPOLE *****
31 Place de Brouckère.
Tel. 2172300
Brusela
Grand-Place eta Burtsatik hurbil dago. Bruselan geratzen diren XIX. mendeko hotel bakanetariko bat da. Sarreragela harranditsua gain-gaineko altzariz jantzia du eta gela zoragarriak ditu.

AMIGO *****
1-3 Rue de l'Amigo.
Tel. 5474747
Brusela
Alde Zaharraren erdian kokatua, Espainiako berpizkunde estiloan egina dago eta sei solairu ditu luxuzkoak eta erosotasunez beteak. Gela dotore eta praktikoak ditu, marmolezko bainugelak eta guzti. Gune komunak XVIII. mendeko tapiz aberatsekin eta koadro flamenkoekin apainduta dago.

CARREFOUR DE L'EUROPE ****
110 Rue Marché-aux-herbes.
Tel. 5049400
Brusela
1992an inauguratu zen Grand-Placetik berrehun metrora. Etxe kriket batean egina, ingurumenarekin poliki adosten da eta bereziki interesgarria da prezioari baino gehiago arreta pertsonalizatuari begiratzen dioten bezeroentzat.

DORINT ****
11-19 Boulevard Charlemagne.
Tel. 2310909
Brusela
Europar Batasuneko zonaldearen bihotzean kokatua dago, Bosgarren Mendeurreneko parkearen ondoan eta autoz aireportutik 15 minutuko bidean. Hotelak baditu jatetxe frantziar bat, taberna bat eta osasun zentro bat bere sauna, bainu turkiar eta jacuzziarekin.

EUROPA INTER-CONTINENTAL ****
107 Rue de la Loi.
Tel. 2301333
Brusela
Gela moderno eta girotuak eta Europar Batasuneko eta Europako Legebiltzarreko egoitzen ondoan kokatua. Gune komunak zentzu praktikoa eta detaileen gustua uztartzen dute galanki.

Museoak:

MUSÉES ROYAUX DES BEAUX ARTS (MUSÉE D'ART ANCIENT, MUSÉE D´ART MODERNE)
Rue de la Régence 3
Place Royal
Brusela
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-17:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera: Orokorra: 4.20 €
Ikasleak: 2.6 €

MUSÉES ROYAUX D´ART ET HISTORIE
Parc du Cinquantenaire 10
Brusela
Ordutegia: Asteartetik igandera: 10:00-17:00.
Astelehenetan itxita.
Sarrera: Orokorra: 4.25 €
Ikasleak: 2.60 €

MAISON DES BRASSEURS
Grand Place 10
Brusela
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-17:00.
Sarrera: Orokorra: 3.20 € (garagardo bat doan ematen da).

Jatetxeak:

AU DUC D'ARENBERG
Place du Petit Sablon.
Tel. 5111475
Brusela
Itxita: abenduko azken astean.

BRUNEAU
73-75 Avenue Broustin.
Tel. 4274744
Brusela
Itxita: astearte gauetan, asteazken-ostegunetan, jaiegunetan eta abuztuan.

COMME CHEZ SOI
23 Place Rouppe.
Tel. 5122921
Brusela
Itxita: igandetan, astelehenetan, uztailean eta abenduaren 24tik urtarrilaren 1era bitartean.

LE PAON ROYALE
Rue du Vieux Marché aux Grains 6
Tel. 5130865
Brusela
Itxita: astelehenetan.

Garraioak:

TRENAK:

Société National Chemin de Fer de Belgique da Belgikako trenbideak kudeatzen dituen erakundea. Argitasunak: 025552525

TAXIAK:

Telefono 5136200/ 5112244

Larrialdiak:


Anbulantziak 100
Larrialdiak 4791818